Inauterietan murgiltzeko, kalejaia
Otsailaren 10ean izango da, 12:00etan. Aurtengo dantza kolektiborako Esne Beltzaren Nahi dut abestia erabiliko dute.
Otsailaren 10ean 12:00etan hasiko da kuadrillak eta familiak biltzen dituen kalejaia, lehen herri kalejira zena. Merkatuzarretik irtengo dira. Aldez aurretik, 11:45ean entsegu orokora egingo dute. Urtero lez, ibilbide musikatu eta koloretsua izango da. Kalejaia amaitzerakoan argazki erraldoia egingo dutela iragarri dute ere.
Aurtengo dantza kolektiborako Esne Beltzaren Nahi dut abestia erabiliko dute. Vanesa Castaño Bellon irakaslea aritiko da saio horien gida lanetan. Lehena hilaren 28an izango da, Merkatuzarren 17:00etan. Bigarrena ere leku berean izango da, otsailaren 2an, 18:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez “giro ederra egon ohi da entseguetan”. Horregatik, herritarrak parte hartzera animatu dituzte.
Dantza ikasi nahi duenak, baina entseguetara bertaratzeko aukerari ez duenak, hurrengo esteka honetan izango du dantza osoa nahi beste ikusteko aukera. Egin klik hemen.