'Olinpiadak' Parisen... eta Oiartzunen
Biyurrieneak 'Baga, Biga, Liga' txapelketa antolatu du. Otsaila eta ekaina bitartean, hilero proba bana egingo dituzte, dominen bila.
Urtea berriko lehen proposamena plazaratu du Biyurrieneak, eta ez da nola nahikoa izango: gazte olinpiadak egingo dituzte, otsailetik ekainera bitartean. Baga, Biga, Liga izena jarri diote olinpiada horiei.
Gutxienez lau partaideko taldeak osatu beharko dira, mugarik gabe. Nabarmendu dutenez, taldekideek ez dute zertan kuadrilla bereko kide izan behar. Taldearen izena euskaraz izan behar duela
Horrez gain, norbaitek talderik osatuko ez balu, antolakuntzakoak arduratuko dira pertsonak elkartzeaz. Izena emateko azkeneko eguna otsailaren 1a izango da (datorren asteko ostegunean). Horretarako galdetegia prestatu du Biyurrieneak.
Otsailetik ekainera bitartean, hilero proba bana egingo dute. Gero zuzi olinpikoa Parisi emango diote.
Proben zerrenda
- Otsailak 17: Boleibol.
- Martxoak 9: Mendi jolasak.
- Apirilak 20: Gau jolasak.
- Maiatzak 11: Gastronomia.
- Ekainak 8: Ginkana.