'Cinco lobitos' filma, ostegunean Landetxen
Alauda Ruiz de Azuaren filma proiektatuko dute datorren ostegunean. Sarrerak eskura daitezke online.
Landetxe aretoak zinema-areto funtzioa egiten jarraituko du datorren ostegunean, hilak 25. Oraingoan, Alauda Ruiz de Azuaren Cinco lobitos filma emango dute.
19:30ean hasiko da, eta sarrerak 3 euroan daude salgai, udalaren sarreren webgunean.
Iazko otsailaren egin ziren Filma Goya Sarietan hiru garaikur lortu zituen: emakumezko aktore nagusi zein taldeko emakumezko onenarena (Laia Costak eta Susi Sanchezek) eta zuzendari berri onenarena (Ruiz de Azua).
Sinopsia
Amaia erditu berri da, eta konturatuko da ez dakiela oso ondo nola izan ama. Bikotekidea joan egin beharko da, lan kontuak direla eta, eta Amaia gurasoen etxera joango da, euskal kostaldeko herri batera, egun batzuez umea zaintzen lagun diezaioten.