Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Udan berreskuratuko dute Gure Zumardia antxotarrek

Topoko obretara bisita egin dute gaur udaleko, Jaurlaritzako, ETSko eta SOS Antxo herri plataformako kideek. Obrak erdira iritsi direla berretsi ahal izan dute.

Lurpeko obretan ere izan dira ordezkariak.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/01/24

Antxoko erdigunea hankaz gora jarri dituzten obrak ekuatorera iritsi dira, tunel bukaeran argia ikusten hasi dira herritarrak. Pasaia Altzarekin eta Galtzarabordarekin lotuko dituen trenbidearen lanak erdira iritsi direla berretsi dute gaur egindako bisitan. Bertan izan dira, besteak beste, Teo Alberro alkatea, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburua eta Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusi Ernesto Martinez de Cabredo, eta SOS Antxo herri plataformako kide bat.

Bertatik bertara egiaztatu dute topoko obraren garapena. Lehenik eta behin Gure Zumardia plazan izan dira ordezkariak. Bertan berretsi dute ia bukatuta daudela Pasaiako etorkizuneko geltokiko hormak eta egunotan hasi direla geltoki berria izango denaren goiko estalkia egiteko lanekin. Estalki hori egin ondoren, terminalaren beraren hondeaketari ekingo diote lurpean. Prozedura honi esker, Hamarratxeta eta Eskalantegi arteko Zumardiko tartea udarako herritarrei itzultzeko aukera izango dutela ziurtatu du Arriolak, «oinarrizko urbanizazioarekin». Beraz, data zehatzik jarri ez badute ere, badirudi aurtengo sanferminetan herritarrena izan daitekeela Zumardia, ohiko agertokia berreskuratu dezakete ospakizunek.

Molinaoko errekastoan izan dira ordezkariak gero. Galtzarabordako eremuari dagokionez, ainguraketa-lerro bakarra geratzen da eraikitzeko eta ahokadura prest dago jada. Asteotan, tunelaren instalazioak, araztegia, dekantagailuak eta bestelakoak egiten ari dira. Puntu horretako hondeaketa bi hilabete barru hasiko dutela aurreikusi du ETSk eta urtebete inguruz luzatuko dituztela lan horiek, puntu hori etorkizuneko Pasaiako geltokiarekin lotu aurretik.

Eskalantegi kalean aurki daitekeen zulotik barrena jarraitu du gaurko bisitak. Lurpeko tunelean berretsi dutenez, behin Altza eta Galtzaraborda arteko bi kilometroko tartea eraikita dagoenean osaturik geratuko da trenbide bikoitzeko saihesbidea. Gaur egun, lur azpiko galeria horren eta Altzako terminalaren arteko tartea zulatzen ari dira, eta bertara iristeko 130 metro inguru falta dira soilik. Hau martxan jartzen denean, topoak 7,5 minutuko maiztasunak eskainiko dituela hitz eman du Arriolak.

Geltoki berria
Antxoko topoaren geltoki berria Gure Zumardia kalearen ondoko plazaren azpian eraikiko dutela aurreratu dute gaurkoan. Larrialdiko irteera Hamarretxea kalearen inguruan egingo dute. Alboko nasak izango ditu, baina eskailerak atari bakarrera iritsiko dira, eta bertatik aterako dira erabiltzaileak kalera. Lurpeko geltokia martxan jarri ondoren, egungo terminala eraitsiko dute.

Teo Alberro alkatearentzat gaurko bisita «bereziki garrantzizkoa» izan zen, «obra honek eragin nabarmena baitu antxotarren eta pasaitarron egunerokoan. Lanak aurreikusitako epean gauzatzea funtsezkoa da bizilagunek merezi duten etorkizuneko herria diseinatzeko aurrera urratsak egiteko».

HITZA ere gaurko bisitan izan da, eta ondorengo irudiak bildu ditu:

DSC08803
DSC08803
DSC08808
DSC08808
DSC08813
DSC08813
DSC08819
DSC08819
DSC08827
DSC08827
DSC08835
DSC08835
WhatsApp Image 2024-01-24 at 12.12.12
WhatsApp Image 2024-01-24 at 12.12.12
DSC08847
DSC08847
DSC08851
DSC08851
DSC08855
DSC08855
DSC08862
DSC08862
DSC08874
DSC08874
DSC08916
DSC08916
DSC08898
DSC08898
DSC08883
DSC08883
DSC08888
DSC08888
WhatsApp Image 2024-01-24 at 12.12.28
WhatsApp Image 2024-01-24 at 12.12.28
WhatsApp Image 2024-01-24 at 12.12.35
WhatsApp Image 2024-01-24 at 12.12.35

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.