Donibane kaleko zirkulazioa itxiko dute larunbatean
Larunbateko muxikoen dantza emanaldiak trafikoan eragina izango duela jakinarazi du Udaltzaingoak.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/02/muxikoak.jpg)
Datorren larunbatean (hilak 27) Santiago plazan egitekoa den muxikoen dantza saioa dela eta, Donibane kalea zirkulazioari itxita izango dela jakinarazi du Udaltzaingoak. 11:30etik 13:45era itxiko dute kalea.
Udalak erantsi du euririk egingo balu Donibaneko pilotalekura lekualdatuko luketela dantza emanaldia.