Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lapurretak prebenitzeko aholkuak eman ditu Udaltzaingoak

Tolarieta etxadian lapurreta izan zen atzo. Egilea identifikatuta dute, eta haren bila ari dira. Susmorik izanez gero, deitzeko eskatu dute.

tolarieta Tolarieta etxadiko behekalde batean izan zen lapurreta, asteazkenean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/01/25

Oiartzuar askok jasoko zuten atzo eta gaur mezua: lapurretak egiten ari zirela, ustezko lapurraren bi argazkirekin.

Oiartzungo Udaltzaingoak gertaeren berri eman du. 10:55 inguruan dei bat jaso zuten, pertsona bat kristalezko ate bat bortxaz irekitzen ari zela, Tolarieta etxadiaren inguruan. “Segituan gerturatu ginen, hurbil geundelako, baina ez genuen harrapatzea lortu”, gaineratu du udaltzainburuak. Urrezko erloju bat eraman zuten.

Udaltzainen ustez, autoan zain zegoen laguntzaile bat zuen lapurrak. “Bi aldetatik hurbildu ginen, baina ez genuen harrapatzea lortu, nahiz eta bere janzkeragatik oso detektagarria zen. Horrek pentsarazten digu laguntzaile bat zuela”.

Ertzaintzarekin harremanetan jarri, bizilagunek helarazitako argazkiak erakutsi, eta segituan identifikatu zuten. Urtebete inguru daramate bere atzetik, inguruan antzeko lapurretak egin dituelako: Astigarragan, Hernanin edo Lezon, esaterako.

Kasua argitzeko lanean ari direla zehaztu du Oiartzungo Udaltzaingoak. Horrez gain, duela hilabete baserri inguruan gertatutako lapurreta argitu dutela jakinarazi dute.

Aholkuak

Asteazken goizean erabili zen modus operandia (bihurkin batekin kristalean kolpetxoa jo, zarata gutxirekin hausteko) prebenitzen zaila bada ere, hainbat aholku orokor eman ditu Udaltzaingoak.

Alde batetik, norbait susmagarria ikusten badute auzo edo etxadian, deitzeko. “Normalean, egunero jende bera ibiltzen da etxadietan. Hobe da guri deitzea, eta alarma faltsua izatea, zalantzarekin geratzea baino”, adierazi du udaltzainburuak.

Beste aholkua da etxeko ateari —edo ateei— buelta pare batekin ixtea. “Komeni da beti ixtea, nahiz eta kalera bost minuturako atera”, gaineratu du.

Horrez gain, familia bakarren villetan lorategietako ateekin tentuz ibiltzeko aholkatu du. “Normalean ate nagusien segurtasunean egiten da inbertsio handiena, eta atzeko ateak ahulguneak izan ohi dira. Horiek zaindu behar dira”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.