Bi atxilotu Pasaian, oinezko bati eraso egiteagatik
21 eta 26 urteko bi gizon atxilotu zituzten larunbatean herrian, gizon bati motxila bat eta gerriko poltsa bat lapurtzen saiatu ondoren.
Segurtasun sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen joan den larunbatean Pasaian, oinezko bati eraso egitegatik. Larunbat gauean izan zen erasoa. Pasaiako kalezulo batean herritar bati bi gizon hurbildu zitzaizkion, eta motxila bat eta gerriko poltsa bat kentzen saiatu ziren. “Borroka bortitz baten ondoren”, biktimak lapurreta saihestu eta ihes egin zuela jakinarazi du Ertzaintzaren iturriek. Kalez jantzitako patruila batek erasoa ikusi zuen, eta bi susmagarriak atxilotu zituen.
Atxilotutako gizonek 21 eta 26 urte dituzte. Epailearen esku utzi dituzte dagoeneko.