[Argazkiekin] Ihoteak joan dira; ajea geratu da
Azken kartutxoak erre dituzte ihoteek. Goizean Elizaldek karroxa atera du, eta pertsonaiek kirola egin dute, agurra prestatzeko.
Gogorra izan behar du 48 orduz bihurrikeriak egiten aritzeak. Basandere, intxixu eta sorginentzako hori ez da arazoa. Ostiral gaueko eta larunbateko egurraren ondoren, atzo oraindik energia pizarrak geratzen zitzaizkien ihoteetako pertsonaiei.
Goizean, beraien erara kirola egiten aritu ziren Gaetxeko skate-parkean, eta Karla Lekuona futbol zelaira ere hurbildu ziren. Aurreko bi egunetan biltegiratutako toxinak erretzeko modu aproposa izan zen.
Igande goizak ere badu beste zita saihestezin bat: Elizalde Herri Eskolakoek ateratzen duten Karroxa. Plaza inguruetatik ibili ziren, kalejira eginez, ihoteei ekarpena eginez.
Arratsaldean, plaza berriro jendez bete zen, nahiz eta ostiralekoan baino kopuru apalagoan. Sorgin, basandere eta intxixuek agur esan zioten, datorren urtera arte, Suzko Akerraren etorrerarekin.
Ihoteek ajea utzi dute Kataxulon, bai, baina aho-zapore gozokoa da.