Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaia Zaintza HerriLaben emaitzak, "pozgarriak"

Txostenaren emaitzen arabera, adinekoen gizarteratzea eta bizi kalitatea "hobetu" egin dira. 135 erabiltzaileetatik, 119k "oso ontzat" edo "ontzat" jo dute Gizarte Zerbitzuen edota Pasaian jasotako zaintza zerbitzuen arreta.

Peña, Alberro, Melgosa eta Legarreta, gaur, Donibanen, agerraldia eskaini aurretik.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/02/14

Agerraldia egin dute gaur Pasai Donibaneko Juanba Berasategi kulturgunean, Pasaia Zainza HerriLaben ebaluazioaren ondorioak aurkeztu dituzte. Bertan izan dira Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatua, Teo Alberro alkatea eta Matxalen Legarreta EHUko Soziologiako ikertzaile eta doktorea.

2018an abiatu zuten Pasaia Zainza HerriLab egitasmoa, “Zaintzako Tokiko Sistemak garatzeko” helburuarekin, “etxean bizi diren ahultasun eta mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonen arreta eta zainketa hobetzeko” hain zuzen.

Sei urte hauetan lortutako emaitzak “pozgarriak” direla esan du Melgosak: “80 urte eta gehiagoko pertsonak egoitzetan sartzeko adina atzeratzeko joera nabari da, bai eta telelaguntza zerbitzuak gutxiago erabiltzeko joera ere, larrialdiak eta gizarte eta osasun arazoak konpontzeko”, adierazi du gaurko aurkezpenean.

Ondorioak
Datuetara jo du Legarretak. Haren arabera, txostenaren emaitzek erakusten dute adinekoen gizarteratzea eta bizi kalitatea “hobetu” egin direla. “Ebaluazioan parte hartu duten 135 erabiltzaileetatik, 119k (%88,1) oso ontzat edo ontzat jo dute Gizarte Zerbitzuen edota Pasaian jasotako zaintza zerbitzuen arretak. Emaitzek, gainera, ekosistemaren “estaldura zabala” nabarmentzen dutela erantsi du.

Inplikatutako gizarte eta osasun zerbitzuetako profesionalen taldeari dagokionez, honakoa ondorioztatu dute: inkestatutako 41 pertsonetatik 32k (%77,7) uste dute beren lanarekin eragin positiboa izaten ari dela artatutako pertsonen bizitzetan, eta 29k (%71,7) motibatuta sentitzen dira artatutako pertsonarekin lan egin ondoren.

Pasaia Zaintza HerriLab programa “Euskadin Zaintzako Tokiko Ekosistemen garapenaren aitzindaria” dela erantsi dute gaurkoan: “Programaren arrakasta estrategia integral batean oinarritzen da, eta estrategia horrek, ahultasun eta mendekotasun egoeran dauden adinekoen bizi kalitatea hobetzeaz gain, eragin positiboa izan du haien lana zaintzen duten familien ongizatean”.

Ateratako beste ondorioetako bat da programak onuradunen lehentasunei eta itxaropenei erantzuten dietela. Izan ere, galdetutakoen artean, 110 lagunek (%81,5) esan dute laguntza gehiago behar izanez gero, etxean bizitzen jarraitu nahi luketela.

Peñak, bestalde, nabarmendu du “ez dela kasualitatea Pasaia aukeratu izana” egitasmo honetarako: “Ezaugarri soziodemografikoak eta lau distritutan banatuta egotearen berezitasuna direla eta, Pasaia inguru aproposa da bertako zainketa ekosistema bat ezartzeko. Esperientzia hau guztiz berria da, eta lau premisatan oinarritzen da: pertsona, komunitatea, berrikuntza eta ebaluazioa”. Diputatuak gaineratu du Zaintza HerriLabek “hazten jarraitu” nahi duela, eta Gipuzkoara zabaltzeko asmoa dutela.

Teo Alberro alkateak esandakoaren arabera, epe luzeko zainketen eredua aldatzen lagunduko du proiektuak, Gipuzkoa osoan: “Tokiko esperientzia honen bidez, Gipuzkoa osora zabaldu eta errepikatuko den eredu bat eraikitzeko aukera emango duen ezagutza sortu nahi da. Orain pasaitarrek, eta etorkizunean Gipuzkoako gainerako biztanleek, duintasunez zahartu ahal izango dute ere etxeetan, beren eskubideak bermatuz eta beren lehentasunak eta nahiak errespetatuz, beren egunerokoan jaso nahi duten arretan”.

Erlazionatutako edukiaPasaia HerriLab, adinekoen arreta etxera hurbiltzeko
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.