'Superheroien Familia', Pasaiako Zinema Txikiaren bigarrena

Urteko bigarren emanaldia egingo dute larunbatean Juanba Berasategi aretoan. Sarrerak erreserbatu beharko dira aurretik.

Joan den urteko emanaldi batean ateratako irudia da honakoa.

Pasaiako Zinema Txikiak dena prest du aurtengo bigarren emanaldirako. Larunbat honetan (hilak 24) izango dute hitzordua lau barrutietako haurrek, ohi bezala, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Superheroien Familia filma proiektatuko dute, 17:30ean.

Gonbidapenak eskuratzeko lotura honetara jo beharko da eta bertan adierazi beharko dute pasaitarrek motora zerbitzua behar duten ala ez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.