Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Altzibarko etxebizitza tasatuetan izena emateko epea, irekita

Apirilaren 14ra arte eman ahal izango da izena Altzibarren eraikiko dituzten etxebizitza tasatuetan. Hainbat baldintza bete beharko dira.

altzibar etxebizitza tasatuak izena eman Joana Mendiburu alkatea eta Agustin Lekuona Hirigintza zinegotzia, etxebizitzak eraikiko diren eremuan.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/03/05

Oiartzungo Udalak duela gutxi jakinarazi zuen Altzibarren etxebizitza tasatuak eraikitzeko proiektua aurrera doala.

Iragarri dutenez, hilabetea hastearekin batera zabaldu da etxebizitza horietan izena emateko epea. Agerrealde eta Aduriz artean egingo dituzten hamabi etxebizitza tasatuen zozketan sartu nahi dutenek apirilaren 15era arte izango dute eskaerak aurkezteko epea.

Bete beharreko dokumentua udaletxean edo webgunean eskura daiteke, Tramiteak saileko Eskaera orriak atalean.

Udaletxeko harreran aurkeztu daitezke eskaerak (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30era) edo erregistro elektroniko bidez. Udalak gogorarazi duenez, kasu gehienetan, eskaera orriaz gain ez da beste dokumenturik aurkeztu beharko. Izan ere, udalak egingo ditu sektore publikoko entitateekin beharrezkoak diren egiaztapenak eta kontsultak (eskatzaileak kontrakorik adierazten ez badu).

Baldintzak

Bina logelako bost etxebizitza (70 m2 ingurukoak); hiruna gelako sei (87 m2-koak) eta izaera iraunkorreko desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako beste bat izango dira. Garajea eta trastelekua izango dute denek. Hainbat baldintza bete beharko dira etxebizitza esleitzeko. Honakoak dira:

  • Adina: Adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izatea.
  • Errolda: 2024ko urtarrilaren 1etik Oiartzunen erroldatuta egotea, azken hamabost urteetan bost urtez erroldatuta egon izana edo azken hamar urteetan herrian etenik gabe lan egin izana. Errolda baldintza betetzen dutenek lehentasuna izango dute lan baldintza betetzen dutenekiko. Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeei ez zaie erroldatuta egotea eskatuko.
  • Baldintza ekonomikoak: Bizikidetza-unitateak 15.000 euro eta 50.000 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak (ponderatuak) izatea.
  • Ondarea: Etxebizitzarik ez izatea (salbuespenak egongo dira, etxebizitza edukita ere bizikidetza-unitatearen beharretarako egokia ez izatea edo banaketa kasuetan, besteak beste).

Informazio gehiago nahi dutenek udaletxera dei dezakete (943 490 142).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.