Itsastarrak Mendi Taldearen irteera, martxoaren 8aren harira

Iganderako irteera berezia antolatu dute, bazkari eta guzti. Arano-Arriurdingain ibilbidea egingo dute, 8,5 kilometrokoa.

Pasai Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak irteera berezia antolatu du ostiraleko (hilak 8) Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira. Igandean (hilak 10) izango da irteera hori. Arano-Arriurdingain ibilbidea egingo dute, 8,5 kilometrokoa (350 metroko desnibelarekin). Hiru ordu inguruko txangoa izango dela aurreratu dute antolatzaileek, eta zailtasunari erreparatuta, “erraza” izango dela.

Autobusa Trintxerpeko kaitik abiatuko da, 7:00etan. Aranoko herriko (Nafarroa) plazan hasiko dute ibilbidea, San Roke ermitara abiatuko dira bertatik. Arriurdingain mendia (709 metro) izango da zapalduko duten lehen tontorra. Bigarren tontorra Aranomendira (570) izango da, eta handik Aranora itzuliko dira berriro.

Txangoaren ondoren sabelak betetzeko aukera izango dute izena ematen duten guztiek, Arano herrian bazkaltzeko 35 leku erreserbatu baitituzte jada. Bi menu aukera izango dira.

Bazkarira ere joateko asmoa duten bazkideek 45 euro ordaindu beharko dituzte (bazkari gabe 18). Bazkide ez direnek, ordea, 47 (bazkariarekin) edo 20 euro ordaindu beharko dituzte.

Izena emateko helbide honetara idatzi beharko dute interesdunek.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.