Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala
martxoak 8

M8ko adierazpen instituzional adostuak gobernantza feministan jarri du fokua

Oiartzungo Udaleko EH Bildu eta EAJ udal taldeek adierazpen instituzional bateratua osatu dute, Emakumearen Egunari begira.

m8 adierazpen instituzionala oiartzun Janire Mitxelena EAJko eleduna, Nora Velez del Burgo Feminismo zinegotzia eta Joana Mendiburu alkatea.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/03/07

Oiartzungo Udaleko EH Bilduren eta EAJren udal taldeek adierazpen instituzional bateratua aurkeztu dute, Martxoaren 8ari begira. Bihar izango da Emakumearen Eguna, eta, besteak beste, Oiartzungo Feministen Asanbladak deitutako mobilizazioarekin bat egotea eskatu dute (Done Eztebe plazatik, 18:30ean).

Zaintzaren gainean jarri dute fokua. Azken hil eta urteetan ardura horrek sortzen duen “desorekak” salatu dituzten dinamikak gogorarazi dituzte, hala nola Greba Orokor Feminista. Gainera, bultzada horrek erakundeen politika guztietan “begirada feminista” txertatzea ekarri duela azaldu dute bi alderdiek beraien oharrean.

“Gure herrian ere lanketa sakona egin genuen eta bi dimentsiotan ardaztu ziren aldarrikapenak”, zehaztu dute. “Alde batetik eremu pribatuan, emakumeek familia eremuan bereziki egindako lan ordaindugabea ikusaraziz eta bestetik feminizatutako eremuetan egindako lan ordaindu prekarioa salatuz”.

Zaintzaren zama handiena emakumeengan jartzen dela nabarmendu dute, batez ere migratuengan. “Ondorioz, emakumeek zaintzara bideratzen duten denbora hori guztia ezinbestean kentzen dute lan ordaindutik, militantzia politiko sozialetik, bizitza publikotik, eta abar”, adierazi dute. Modu horretan, emakumeei gaitasun politikoak sortzen diren guneetan izateko aukera murrizten zaiela erantsi dute adierazpen instituzionalean.

Gobernantza feminista indartu

Hori iraultzeko, politika publikoek emakumeen “boteretzea” bilatu behar dutela aldarrikatu dute, eta horretarako Gobernantza Feminista esaten zaiona “ezinbestekoa” dela. “Egiteko moduei egiten denari baino gehiago begiratzean datza. Demokratizazio prozesu bat da, oro har, lehentasunak definitzeko beste begirada bat; jarduteko eta lan egiteko prozeduretan aldaketak egitea. Gobernantza Feministari buruz ari garenean lidergo transformatzaile bati buruz ari gara eta beharrezkoa da ikuspegi feminista txertatzea aurrera eraman nahi dugun prozesu subiranistan”.

Publiko eta komunitarioaren arteko elkarlanari garrantzia eman behar zaiola jarraitu dute. Komunitatea pertsonen batuketa hutsa ez dela gaineratu dute, eta komuna kudeatzeko “erantzun-kidetasuna” behar dela. “Ondorioz”, jarraitu dute, “zeharlerrotasun erradikal bat martxan jarri behar dugu. Hau da, estruktura estankoak apurtu eta sail ezberdinen artean proiektu konpartituak eraiki eta kudeatu behar ditugu”.

Erronka horien guztien aurrean, erakundeek “ahalegin eta konpromiso horiek” aitortuz, topaketa eta elkarrizketa guneak bultzatu eta indartu behar direla esan dute.

Oiartzungo Udalak erabakitakoarekin bukatu dute adierazpena. Honakoak dira:

  • Berdintasun Planaren zein Barne Planen bidez, gobernantza ereduaren inguruan lan egitea eta emakumeen boteretzea sustatzeko bideak ezartzen jarraitzea.

  • Genero ikuspegia eta intersekzionala dituen zainketa-eredu bati buruzko gogoeta abiatzea eremu erantzukizun publikoa eta pribatua partekatuz.

  • Mugimendu Feministak bidezko eta berdintasunezko jendartea lortzeko egin duen eta egiten duen ekarpena eta lana aitortzea.

  • Oiartzungo Feministen Asanbladak martxoaren 8rako egin duen deialdia babestea eta herritarrei bertaratzeko deia luzatzea.

Hemen irakur daiteke adierazpen instituzional osoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.