'Lau ahizpa magikoak', Pasaiako Zinema Txikiaren hirugarrena
Larunbatean izango da emanaldia, Juanba Berasategi aretoan. Ez da motora zerbitzurik izango oraingoan, San Pedron jokatuko duten test estropada dela eta.
Pasaiako Zinema Txikiak dena prest du urteko hirugarren emanaldirako. Lau ahizpa magikoak pelikulaz gozatu ahal izango dute lau barrutietako haurrek larunbat honetan (hilak 16). Ohi bezala, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da proiekzioa, 17:30ean.
Bertaratzeko asmoa dutenek izena eman beharko dute aurretik, lotura honetan. Saio guztietan doako motora eskaintzen badute ere, larunbateko saioan ez da zerbitzurik izango, arratsaldean San Pedron jokatuko duten test estropadagatik.