Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2024-03-15)

Oiarpeko pilotariek dozena bat norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan. Azken faseko partida dezente egongo dira.

oihan etxeberria Oihan Etxeberria, koparekin, pasa den asteartean.

Oiarpe pilota elkarteko kideek dozena bat partida jokatuko dituzte asteburu honetan. Horien erdia txapelketen azkeneko faseei dagozkienak izango dira.

Bi Madalensoron jokatuko dituzte, gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera. Jubeniletan, Goñi eta Lasak Udaberri Txapelketako finalerdia jokatuko dute Azkoitiatik etorriko den bikotearen kontra.

Haur Mailan, bigarren kategorian, Artetxe eta Telletxea Mundarro 2ren aurka arituko dira. Gipuzkoako Eskuz binakako txapelketako azken faseko norgehiagoka izango da.

Partida guztien egitaraua ikusteko, egin klik esteka honetan.

Etxeberria, txapeldunorde

Bestalde, asteartean jokatu zuten Soraluzeko lau t’erdiko txapelketako finala. Oihan Etxeberria Oiarpeko pilotariak Umore Ona taldeko Beñat Apezetxea goizuetarra izan zuen arerio.

Txapelketa polita egin arren, oiartzuarrak ezin izan zuen sari nagusia Oiartzunera ekarri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.