Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

"Elkartasunaren topagune" izango da berriro Pasaia

Hirugarren Pasaia Itsas Festibalak ere kutsu solidarioa izango du. Zaporeak eta Aita Mari protagonistak izango dira maiatzaren 9tik 12ra.

Udaleko, Albaolako, Aita Mariko eta Zaporeak-eko ordezkariak, babesleekin batera gaurko aurkezpenean.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/03/21

Hasi da atzera kontaketa, datorren maiatzaren 9tik 12ra munduko ontzi tradizionalen elkargune izango da Pasaia. Ontzietatik eta festatik harago, elkartasunerako topagune ere izango da aurtengoa, kutsu solidarioa izango baitu hirugarren honek ere. Aurreko edizioetan bezalaxe, Zaporeak eta Aita Mari protagonistak izango dira, beste urte batez bi eragileekin lankidetza bultzatu nahi baitu jaialdiak.

Teo Alberro alkateak, Xabier Agote Albaolako presidente eta jaialdiko zuzendariak, Goizane Alvarez diputatuak, Zaporeak proiektuko sortzaile Peio Garciak eta Itsas Salbamendu Humanitarioko (ISH, Aita Mari izenez ere ezaguna) koordinatzaile Iñigo Mijangosek agerraldia eskaini dute gaur goizean, elkartasun hori nola egikarituko den azaltzeko.

Alkateak hartu du hitza lehenik. Adierazi duenez jaialdia “kultur ekitaldi bat baino askoz gehiago” da, eta hala izaten jarraitu behar duela esan du: “Gure historia eta tradizioak ospatzeko ekitaldi bat baino gehiago da. Era berean, nazioartean ohoratu behar du giza duintasuna defendatzeko dugun erantzukizun morala eta, ildo horretan, giza eskubideekiko eta gure kostaldean babesa eta segurtasuna bilatzen dutenekiko dugun konpromisoa berretsi nahi nuke”, esan du.

Agotek, bestalde, festibala “itsas unibertsoa bere osotasunean ikusarazteko topaketa” dela nabarmendu du: “Arreta ondarean jartzen dugu, itsasoek eta ozeanoek zibilizazioen arteko zubi gisa duten garrantzian, eta, jakina, elkartasun humanitarioaren nazioarteko erreferente bihurtu diren erakunde hauek beren bizitza eskaintzen dioten misioaren garrantzian. Guretzat, harro egoteko modukoa da Zaporeak eta ISH, Aita Mari, festibaleko taldearen parte direla esatea”.

Alvarezek gaineratu du festibalak “aliantzak ehuntzeko eta elkartasunaren balioaren inguruan biltzen garela ospatzeko gunea izan behar” duela, “migratzaileen erreskatatzaileek bilatzen duten portu seguru bihurtzeko”. Horregatik, “Mediterraneoan bizitzak salbatzeko borrokatzen direnak batzeko eta ikusarazteko sinboloa” izan nahi du jaialdiak.

Egoera “oso kritikoa”
Zaporeak-eko zein Itsas Salbamendu Humanitarioko ordezkariek Lesbos uhartean (Grezia) zein Mediterraneoan bizitzen ari diren errealitate gordinaz aritu dira. Garciaren esanetan, Lesboseko egoera “oso kritikoa” izaten jarraitzen du: “Milaka pertsonak txabola, kontainer eta plastikozko karpen artean pilatuta jarraitzen dute, giza eskubideak urratuz eta egunerokotasuna errutina duin bihurtzeko oinarrizko baliabiderik gabe. Nazioarteko babesa behar duten pertsona asko harrapatuta geratzen ari dira beren bizitza arriskuan dagoen jatorrizko eremuetan eta oso baldintza eskasetan dauden igarobideetan”, aipatu du.

Egoera horri aurre egiteko Zaporeak-ek egunero 3.000 otordu kozinatu eta banatzen dituela azaldu du. Bertan, egun, 6.000 lagun baino gehiago bizi dira, egoera lazgarrian. “Are gehiago  martxoan, musulmanek egiten baitute Ramadan, eta, beraz, are garrantzitsuagoa da baraua hausten dutenean elikadura elikagarria izatea, eguzki-orduetan barau egiten laguntzeko. Hori dela eta, hilabete honetan gure errazioak datilekin osatzen ditugu”, erantsi du, kezkati, Garciak. Egun, Lesbosera iristen ari diren gehienak palestinarrak, siriarrak eta afganiarrak direla esan du, eta azken hiletan Palestinatik etorritakoen kopuruak gora egin duela nabarmenki.

Gaurko agerraldiari bukaera emateko, Itsas Salbamendu Humanitarioko koordinatzaileak elkartasunerako deia egin die herritarrei: “elkartasunaren sinonimoak bilatzen baditugu, partaidetza, babesa, laguntasuna, adiskidetasuna, senidetasuna, batasuna, laguntza eta defentsa bezalako hitzak aurkituko ditugu, besteak beste”. Elkartasuna “guztioi dagokigula” erantsi nahi izan du: “gure
egunerokotasunean, gure lanean eta gure eskumen profesionaletan keinuak egiteak eta koherentzia izateak ahalbidetzen du elkartasun organikoa eraginkorra izatea. Indibidualismoak dena inbaditzen duela dirudien honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da etorkizun berdinzaleagoa eraikitzeko, elkartasunari atxikitzea, sareetan lan egitea eta guztiok elkarri laguntzea. Gaur egungo mundu globalizatuan injustizia batek eragindako sufrimenduak denok interpelatzen gaitu. Bada inperatibo kategoriko bat munduan gertatzen den edozein injustizia ez zuritzera bultzatu behar gaituena”, esan du.

Aita Mari ontzian bizitzen ari diren egoeraz ere mintzatu da Mijangos: “gaur egun, Europako agintariek Libiarekin eta Tunisiarekin egindako akordioak indartzen dituzte, handik ihes egindakoak atzeman eta herrialde haietara itzularazteko, haien segurtasuna eta oinarrizko giza eskubideak bermatzen ez diren arren. Duela egun batzuk, flota zibileko (MSF) lankideek zazpi egun jitoan zeramatzan txalupa bat erreskatatu zuten, eta bizirik atera ziren 25 pertsona. Haiek, jitoan egon ziren denboran, 60 pertsona hil zirela adierazi zuten. Hori guztia Europako segurtasunaren izenean”, esan du, amorruz.

Datorren maiatzaren 9tik 12ra Pasaiak “historia” egingo duela erantsi du Aita Mari-ko kideak, “portu askotatik datozen eslora guztietako itsasontziak portu natural paregabe honetan lehorreratuko baitira”.

Partaide eta protagonista
Aurtengo jaialdian Zaporeak proiektuak jangela solidarioa kudeatuko du, eskifaiei bazkariak eta afariak zerbitzatuko dizkie. Jarduera honek helburu bikoitza duela esan dute gaur: “eskifaiako kideak elkartu eta elkarrekin uneak partekatzeko gune bat eskaintzea, kalitatezko janaria eskaintzea eta Zaporeak-ek Greziako Lesbos uharteko errefuxiatu esparruetan egiten duten lan humanitarioa garatzen jarraitzeko dirua biltzea”.

Bestalde, Mijangosek aurreratu duenez, Aita Mari ontzia izango da maiatzaren 9an badiara helduko diren itsasontzien buru, eta lau egunetan zehar bisitatzeko aukera izango da. Hala, “herritarren sentsibilizazioa landu eta itsasoan egunez egun milaka pertsonak bizi duten ezbeharra eta ISH bezalako erakunde batek salbamendu humanitarioko lanarekin jarraitzeko premia ikusarazteko” baliatuko dute aurtengoa.

Erlazionatutako edukiaTxile, Pasaia Itsas Festibaleko ohorezko gonbidatuaMunduko ontzi tradizionalen elkargune izango da Pasaia maiatzaren 9tik 12ra
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.