Hautets mahaien osaketa zozkatu dute
Oiartzungo udalbatzak ezohiko plenoa egin du gaur goizean, apirilaren 21eko hautets mahaiak osatzeko. Udaltzainek abisatuko dute.
Hilabete falta da Eusko Legebiltzarra osatuko duten hauteskundeak egin daitezen. Udalerri askotan gaur osatu dituzte hautets-mahaiak. Oiartzunen ere hala izan da.
Ez ohiko plenoa osatu dute, eta hortik atera dira herriko zazpi guneetako mahaietan egon beharko dutenen izenak, baita haien ordezkoenak ere.
Udaltzainek jakinaraziko diete demokraziarekin hitzordua izango duten bizilagunei egokitu zaiela