Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Sexu jazarpenaren aurkako protokoloa onartu dute plenoan

Martxoko plenoa egin dute. Iaztik geratu zen gerakinaren berri eman dute, eta inbertsioetara bideratuko dela jakinarazi dute.

plenoa oiartzun martxoa 2024 kronika Atzora aurreratu zuten martxoko plenoa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/03/21

Oiartzungo udalbatzak atzo egin zuen martxoko plenoa. Hamabi puntuko gai-zerrendarekin iritsi ziren plenora, eta bat gehiago sartu zen azken orduan.

Sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpenaren zein bestelako diskriminazio kasuen kontrako protokoloa onartu zuten, aho batez.

Joana Mendiburu alkateak azaldu zuenez, lege eta araudiek hala aginduta, erakundeek gisa horretako protokoloa izan behar dute. Oiartzunen kasuan atzo izan zen indarrean jarri zen eguna. “Lan mardula da, udaletik kanpoko teknikariek egindakoa, eta hemengoek gerora berrikusitakoa”, gaineratu zuen alkateak.

Udalaren helburua da sexu-jazarpena edota sexuan oinarritutako jazarpenaren ondoriozko kaltea detektatu —ikusezin bihur daiteke eremu horretan—, artatu eta erreparatzeko. “Gainerako politika feministekin eta lan-arriskuen prebentziorako politikekin batera, udala ere diskriminaziorik gabeko lan-gune feminista eta berdinzalea izateko tresna izango da”.

Iazko gerakina

Iazko aurrekontuaren likidazioaren berri eman zuten. 4.907.027,63 euro da soberakin kopurua. Diru kopuru horiek jada txertatuta daude. Hainbat proiektu finantzatzeko erabiliko dira: jasangarritasun energetikorako proiektuetarako, kultur eragileek antolatzen dituzten ekintzak diruz laguntzeko, Rafael Pikabea hiribidea berritzeko edota Altzibarko frontoia…

Soinuenea eta URA

Soinuenea Fundazioari bideratu beharreko urteroko diru-partida ere izan zuten hizpide. Aurten ia 109.000 euro bideratuko dizkiete. Herri musikaren ikerketa, trebakuntza, bilketa, kontserbazioa eta dibulgazioarekin “jarraitzea” da horren helburua. Hango langileen soldata igotzea aurreikusten du laguntzak, %3,3 zehazki.

Gai-zerrendatik kanpo URA Agentziarekin egindako hitzarmena sartu zen. Uraren zikloaren digitalizazioa hobetzeko prozesua finantzatzeko 16.239 euro jarriko ditu udalak, eta 59.736 euro URAk, Next funtsen bidez. Honakoa izango da helburua: hornidura-sistemaren digitalizazioak erauzitako emariak denbora errealean monitorizatzeko aukera ematen du, eta horrek aukera ematen duelako ur-masak babestuz jarduteko eta gerora gerta daitezkeen arazoak prebenitzea. Sistemako ihesak, galerak edo kutsadurak ere detekta ditzake.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.