Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Korrika

46 minutu magiko utziko ditu Korrikak Pasaian

23. Korrikari behar bezalako harrera egiteko egun osoko girotze ariketak izango dituzte lau barrutietako bizilagunek bihar. Iluntzean helduko da herrira euskararen aldeko olatu erraldoia, Buenavistatik.

22:50ean iritsiko da Korrika Pasaiara, eta 23:36an utziko du.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/03/22

Oinetakoak, arropa erosoa eta petoa jada prest dituzte pasaitarrek, hasi dute egun handirako atzera kontaketa. Ordu eskas batzuk falta dira 23. Korrikak lau barrutiak igaro ditzan, eta herrian dagoeneko suma daiteke euskararen olatu erraldoia heltzear dela. Bihar gauekoa biribiltzeko, festarako eguna izango da lau barrutietan.

Antxo izango da Korrikak zapalduko duen lehen barrutia, 22:50ak inguruan hartuko dute lekukoa antxotarrek. Handik Trintxerpera abiatuko dira (23:13 inguruan), eta sanpedrotarrrek hartuko dute lekukoa gero, 23:17 helduko da Korrika. Une magikoa bizituko dute Korrikan une horretan lasterka ariko direnak, motoran pasako baita lekukoa Donibanera (23:28 inguruan), han izango dituzte zain sanjuandarrak. Donibaneko kaleak zeharkatu ondoren, Lezoko bidea hartuko du AEKren iniziatibak, 23:36 inguruan hara iritsiko baita. Hortaz, 46 minutu magiko utziko ditu aurtengoak badian, ahaztezinak.

Lau barrutietako Korrika Batzordeek eguneko ekintza eta ekitaldietan parte hartzera deitu dituzte pasaitarrak, eta noski, gaueko une gogoangarriaren zati aktibo izatera.

Etxeko txikienak gaur hasiko dira biharko egun handirako motorrak berotzen. Izan ere, Antxon, Donibanen eta Trintxerpen Korrika Txikiak egingo dituzte. Ordu berberean abiatuko dira hirurak: 15:30ean.

Biharko egitarauak:

Antxo:

  • 12:00. Lipdub bat grabatuko dute barrutiko kaleetan, Antxoko Topagunearen ekimenez.
  • 14:30. Bazkari herrikoia egingo dute Ibaiondo pilotalekuan. Txartelak 15 euroan eskura daitezke, Txirrita AEKn eta Ibaiondon bertan. Ondoren, bingo musikatua egingo dute, eta jarraian mini-olinpiadak izango dira. Bukatzeko, Joselontxo’s txarangak dantzan jarriko ditu Antxoko kale eta plazak.
  • 21:00. Antxoko elkarteek kozinatutako pintxoak dastatzeko aukera izango da Biterin.
  • 22:30. Buenavistako biribilgunean biltzera deitu dute, 23. Korrikari harrera egiteko.
  • 22:50. Korrika iritsiko da.

Trintxerpe:

  • 17:00. Boli kalean kale antzerkia, 3-6 urte bitartekoentzat Gernika plazan.
  • 19:15-21:15. Txaranga barrutiko kaleetan barrena.
  • 21:15. Afari autogestionatua eta bingo musikatua Gernika plazan.
  • 22:30. Herritarren argazkia eta musika.
  • 23:13. Korrika iritsiko da.

San Pedro:

  • 17:00. Konkista dezagun euskara abentura jokoak, pilotalekuan.
  • 20:00-22:00. Kitadelpare txarangaren emanaldia eta bokata-jana herriko tabernetan (aurretik izena eman beharko da).
  • 23:17. Korrika iritsiko da.

Donibane:

  • 18:00. Gazteentzako tailerrak egingo dituzte Kultur Aterpean.
  • 19:00. Bertso poteoa egingo dute barrutiko tabernetan, Hamarru elektrotxarangarekin.
  • 21:00. Afari autogestionatua Santiago plazan. Ondoren, Maddi Ane Txoperena eta Josu Ibarguren bertsolariek gidatutako Korrikaren aldeko topa. Jarraian, kantaldia Joxe Leon Kazabonekin, Irati Odriozolarekin eta Ane Badiolarekin.
  • 23:28. Korrika iritsiko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.