Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

84 txirrindularik jantziko dute OTXEren maillota aurten

Inoiz baino kirolari gehiagorekin abiatu du denboraldia Oarsoaldeko txirrindularitza taldeak. Errepideetan zein mendi pistetan izango diren txirrindulariak aurkeztu zituzten atzo.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/03/22

Denboraldia hasi berri den honetan, dagoeneko lehiatzen hasi diren txirrindulari guztiak aurkeztu zituen atzo OTXE Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Banan-banan, kategoria guztietako taldeak igo ziren oholtzara, denboraldian zehar errepidetan zein mendi pistetan izango direnak, aurten estreinatuko duten maillot berriekin (berdea eta arrosa). 

Mikel Astarloza txirrindulari ohiak egin zituen aurkezpen lanak, eta harekin batera izan zen Arkaitz Iza presidentea. Urtez urte goraka joan den proiektua da OTXE eta aurtengo zenbakiek hori berresten dute, inoiz baino txirrindulari gehiago baitituzte taldean; 84 orotara: “Hamargarren denboraldia dugu aurtengoa, zazpi txirrindularirekin hasi ginen eta hamar urteren ondoren, 84 gara. Zenbaki potoloak dira hauek. Gainera, hasi ginenean ez genuen neskarik, eta egun harro esan dezakegu 18 ditugula. Pozik egoteko eguna da”, esan zuen atzokoan.

Aurtengo helburuei erreparatuz, eskolakoek “ikasten eta gozatzen” jarrai dezatela nahi dute entrenatzaileek, “podiumei begiratu gabe”. Jubenilen errendimenduarekin “harrituta” daudela aitortu zuen Izak eta mundial bat jokatzeko aukerak izan ditzaketela taldekoek. 23 urte azpikoen taldeko batzuk ere mundialari begira daudela esan zuen, harro.

Atzoko emanaldian, kirolari eta entrenatzaile guztiez gain, babesleak ere izan ziren. Haiekin batera, besteak beste, Abraham Olano txirrindulari ohia eta Julen Rodriguez kirol zinegotzia izan zen, eskualdeko lau udaletxeen izenean.

DSC00022
DSC00022
DSC00024
DSC00024
DSC00034
DSC00034
DSC00043
DSC00043
DSC00047
DSC00047
DSC00055
DSC00055
DSC00074
DSC00074
DSC00078
DSC00078
DSC00079
DSC00079
DSC00089
DSC00089
DSC00092
DSC00092
DSC00094
DSC00094
DSC00101
DSC00101
DSC00104
DSC00104
DSC00108
DSC00108
DSC00115
DSC00115
DSC00119
DSC00119
DSC00124
DSC00124
DSC00120
DSC00120

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.