Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gipuzkoako X. Bakailao Pintxo Txapelketaren final handia, Pasaian

Apirilaren 9an jokatuko dute finala, Juanba Berasategi aretoan. Zuzenean ariko dira sukaldariak, ateak zabalik izango dira herritarrentzat.

Garcia, Alberro eta Dominguez, gaurko aurkezpenean.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/03/22

Datorren astelehenean (hilak 25) abiatuko dute Gipuzkoako X. Bakailao Pintxo Txapelketa. Lurralde osoko 40tik gora tabernek parte hartuko dute aurtengo lehian eta aurtengo final handia Pasaian jokatuko da, Donibanen hain zuzen. Gaur aurkeztu dute aurtengo txapelketa Teo Alberro alkateak, Azahara Dominguez diputatuak eta Sonia Garcia Gilda eta Pintxo Kofradiako kide eta ekitaldiaren arduradunak.

Pasaiak jasoko duen finala showcooking formatuan egingo dute, hau da, zuzenean ariko dira kozinatzen, Donibaneko Juanba Berasategi kulturgunean. Apirilaren 9an (asteartea da) izango da final handia, 16:00etan hasiko da lehia. Ateak zabalik izango dira, interesdunek zuzenean jarrai dezaten.

Alberro alkatea izan da lehena hitza hartzen. Adierazi du bakailaoa “arrantza tradizioan erroturako herri baten ezaugarria” dela, eta “berezi” egiten duela horrek lehia hau: “Jakin badakit aurreko edizioetan maila oso altua egon dela lehiaketan, eta aurtengo parte hartzaileen zerrenda ikusita, gutxiagorekin ezin dugu espero. Etxekoen artean izen ezagunak ditugu”, esan du. Izan ere, Donibaneko Arkupe Berri eta Ziaboga, San Pedroko La Lonja taberna eta Trintxerpeko Busturia, Caserio eta La Bodeguilla eta Ulia tabernek parte hartuko dute lehian.

Dominguezek gaineratu duenez, horrelako egitasmoei esker “Gipuzkoa munduko eta erreferentziazko lehen mailako helmuga gastronomiko gisa mantendu daiteke”: “Denboralditik kanpo egiten den ekitaldi bat da, Gipuzkoan dagoen dagoen gastronomiarekin lotutako jarduera turistikoen agenda aberasten du”, esan du.

Garciak, bestalde, aurtengo txapelketaren gaineko xehetasunak eman ditu. Partaideen “kalitate gorena” nabarmen du, baita “horien aniztasun geografikoa”.

Bada, apirilaren 9ko finalean kozinatutako pintxoak baloratzeko, luxuzko epaimahaia izango du aurtengoak: Rest jatetxeko Felix Manso, Galerna jatetxeko Rebeca Barainca, Arzak-eko sukaldeburu Cynthia Yaber, Igor Cubillo kazetari gastronomikoa eta Alberto Santiago Santymar bakailao enpresako gerentea. Denen artean aukeratuko dute 2024ko onena.

Ekitaldian aurkeztuko dituzten pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, eta prezioak ezingo duela 4,50 euro baino gehiagokoa izan azaldu dute gaurkoan. Sari banaketa, ordea, apirilaren 10ean (asteazkena) izango da, Ziaboga tabernan egingo duten afarian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.