Illumbe Txistu Bandak Trintxerpeko kaleak alaituko ditu igandean
Eguerdian ariko dira barrutiko kaleetan barrena lau txistulari. Karmengo Aman bukatuko dute diana berezia.
Lau txistulari ariko dira igandekoan. Igandea (hilak 24) Erramu igandea dela probestuz, Trintxerpeko kaleak alaituko ditu Illumbe Txistu Bandak, diana berezia egingo baitu. 12:00etan abiatuko dira eta Karmengo Ama izango dute helmuga. Bidean zehar Yago Galarraga, Julen Rodriguez, Ibon Olano eta Mikel Garmendia ariko dira txistuan.
