Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Korrika

Korrika guztiek harro goza dezaten, gaur, bihar eta etzi

Korrika azken txanpan sartu da, baina Oiartzunen onena iristear dago. Bihar eta etzi arteko gauean pasatuko da herritik, aurretik eta ondoren giroa sortuz. Gaur, Korrika Txikia eta Gaztearen txanda.

korrika txikia 2022 2022an egin zuten Korrika Txikiko irudia.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/03/22

Astebete luze pasatu da Korrika Oiartzundik bertantsu hasi zenetik. Ordutik, helburu komuna partekatzen duten milaka zorok Remigio Mendiburuk sortu eta Juan Gorritik birpentsatutako lekukoaren segizioa osatu dute kale, mendate, kostaldeko bide zein sakabanatuta dauden herrien arteko bukaerarik gabeko errepideetan barrena. Oiartzun izkin egiten aritu ondoren, bihartik igandera bitarteko gauean iritsiko da —azkenean— Aiako Harriaren alde honetara. Itxaronaldia bukatu da.

Hala ere, lehenago hasiko dira herria girotzen. Izan ere, atzo arratsean bertso poteoa egin zuten, Landetxetik hasita. Lehenengo aperitiboa besterik ez zen izan. Izan ere, gaur arratsaldean jarraituko dute Korrikaren aurrekoek. Bazkaldu ondoren, baina liseriketa prozesuari aukera pixka bat emanez, Korrika Txikia egingo dute. 14:50ean jarri dute zita, Elizalde ikastetxearen eta Haurtzaro Ikastolaren arteko lotunean: Beheko Plazako biribilgunean. Bertatik aterako da, baina lekuko aldaketarako prest egongo diren ikasleak Oiartzungo kaskoa eta beheko auzoak lotuko dituen ibilbidean izango dira.

Ikasleek modu bikainean hasiko dituzte oporrak, korrika ibili ondoren askaria banatuko baitiete Done Eztebe plazan. Bertan, eskolaz kanpoko jardueren erakustaldi bat ikusteko aukera izango dute, Korrika Gazteari lekukoa pasatu baino lehen. Hori bai, Uxue, Garazi eta Malenen eskutik beroketa gidatua egingo dute, korrika abiatu baino lehen. Pintxopotea izango da indarrak berreskuratzeko erabiliko duten muzin ezinezko formula.
Gaurkoa ikasle eta koskortuago dauden gazteei zuzendutako eguna baldin bada, bihar adin guztiei begirako egun handia izango da. Edo egun handiak idatzi beharko da, larunbata eta igandea bilbatuko baititu Korrikaren 23. ekitaldiak. DJ Txillardegik jarritako musika izango da trantsizio horren soinu-banda.

Eguerditik hasiko da Korrikak hain berezko duen giroa nabaritzen: dultzaineroek, lehendabizi, eta mutxikoek, ondoren. Petoak banatuko dituzte gero, lekukoa eraman behar dutenen artean. Siestan geratzeko aitzakiarik ez dute edukiko gurasoek, zirku tailerra egingo baitute, baita Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emandako pagoa landatu ere. Arratsean musikaren txanda izango da, eta Korrika Arraguara iritsi baino lehen, Luix Mitxelenaren martxarekin berotuko dute hauspoa.

00:27. Hori da O ordua. Oreretarrek ez badute lekukoa osten, orduan iritsiko da Korrika Oiartzunera. Zehazki, Arraguara. Ondoren etorriko dira gurutzatuko dituen beste lau auzoak: Ugaldetxo, Elizalde, Altzibar eta Ergoien. Guztira hamabi kilometro izango dira, eta, esan bezala, 32 aldiz aldatuko da eskuz esku. Eragile batzuek iragarri dute zer egingo duten. Ttur-tturrek bere lekukoa belaunaldi arteko zubi bilakatuko du, Zilibito Records eta wikilariei utzita; bretainiarrek ez dute hutsik egingo. Korrika iristear da, eta oiartzuarrek harro erakutsiko dute euskaraz bizi(ko) direla.

Egitaraua

Gaur, ostirala

  • 15:00. Korrika Txikia, Beheko Plazatik abiatuta. Jarraian, askaria.
  • 17:00. Eskolaz kanpoko ekintzen erakustaldia. Ondoren, plaza apainketa gazteek egindako pankartekin.
  • 18:30. Beroketa gidatua: Uxue, Garazi eta Malenekin.
  • 19:00. Korrika Gaztea. Ondoren, mezuaren irakurketa eta askari autogestionatua.
  • 21:00. Pintxo-poteoa.

Bihar, larunbata

  • 11:00. Dultzaineroak.
  • 12:00. Mutxikoak.
  • 13:00. Argazki ofiziala lekuko eramaileekin.
  • 16:30. Zirku tailerra. Bitartean, puzzlea margotzea eta murala osatzea.
  • 18:30. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen pagoaren landaketa, Arizmendin.
  • 19:30. June Galardiren kantaldia.
  • 22:30. DJ Txillardegi. Afari autogestionatua.
  • 00:15. Beroketa gidatua, Luix Mitxelenarekin.
  • 00:27. Korrikaren iritsiera, Arraguan.
  • Korrika pasatzean. DJ Txillardegik pintxatzen jarraituko du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.