Apirilaren 3an ez da aurrez aurreko arreta zerbitzurik izango
Pasaiako Udaleko lau alkateordeekin aurrez aurreko arreta zerbitzuaren hurrengo data apirilaren 17an izango da, eta ez, aldiz, apirilaren 3an.
Pasaiako Udaleko lau alkateordeek aurrez aurrezko arreta zerbitzua hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren asteazkenetan eskaintzen dute, 18:00etatik 19:30etara, baina, apirilaren 3an ez da zerbitzu hori egongo.
Hala ere, Aintzane Taberna Ezkurrak (Donibane), Miguel Mari Torrea Etxabek (San Pedro), Iraitz Pazos Lapidok ( Trintxerpe) eta Mikel Garcia Peñilek (Antxon) gogorarazi dute posta elektroniko bidez nahiz telefonoz jar daitezkeela pasaitarrak haiekin harremanetan urgentziarik izanez gero.
Aipatutako aurrez aurreko alkateordetza zerbitzuetara bateratzeko ez da beharrezkoa hitzordua aurrez hartzea.