Oiartzungo apirileko agendak 48 ekintza izango ditu
48 ekintza antolatu dituzte Oiartzungo hainbat kultur eragilek eta udalak apirilak dituen 30 egunetan gozatzeko.
'Robot Dreams' filma emango dute apirilaren 5ean. Udaberria dela eta, Oiartzungo eragileek eta Oiartzungo Udalak 48 ekintza antolatu dituzte. Antolatutako ekitaldien artean rock kontzertuak, barrikotea, literatura hitzorduak, zine eta antzerki emanaldiak, gazte olinpiaden hirugarren proba eta haurrentzako planak izango dira gozagarri, besteak beste.
Apirileko ekitaldien egitaraua ikus daiteke hemen klik eginda.
