Elikak lan-eskaintza egin du
Lanaldi osoan arituko den baratzeko langile baten bila ari da kooperatiba. Interesdunak apirilaren 7ra arte jar daitezke harremanetan.
Elika Kooperatibak jakinarazi duenez, baratzean lan egingo duen langile baten bila dabiltza. Lanaldi osoan aritzeko eskaintza da. Interesa dutenak haiekin jar daitezke harremanetan, apirilaren 7a baino lehen.
Horretarako, e-posta bidez idatz dezakete, edo telefono bidez jarri harremanetan (644 75 24 37). Baldintza bakarra jarri dute: ikasteko eta lanerako gogoa edukitzea.
Langileak honako funtzioak izango lituzkeela jakinarazi dute:
- Baratzeko lan orokorrak.
- Produktuen salmenta.
- Produktuen banaketa.