Elkartasun Barrikoterako txartelak, salgai
Apirilaren 6an izango da barrikotea, Elorsoro kiroldegiko kantxan. Sarrerak salgai daude, Mirenen eta Garmendin.
Oiartzungo herritar talde batek antolatuta, Elkartasun Barrikotea egiten dute urtero. Aurtengoa apirilaren 6an —larunbateko lehen larunbatean— izango da. Urtero bezala, Elorsoro kiroldegiko kantxan elkartuko dira afariarekin gozatu, eta kupelatik aterako den sagardoa dastatzeko.
Txartelei dagokienez, Garmendi txokolategian eta Miren tabernan eros daitezke, baldin eta geratzen badira. Prezio orokorra 25 eurokoa da. Ikasle eta langabetuek, berriz, 20 euro ordaindu beharko dute.