Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Escalerillaseko bizilagunekiko Elkartasun Eguna, apirilaren 20an

Bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatuak aurkeztu dituzte ekitaldiak, Trintxerpen. Administrazio publikoen "erantzun eza" salatu dute.

etxebizitza sindikatua escalerillas elkartasun eguna Atzo aurkeztu zuten Elkartasun Eguna.
Erik Gartzia Egaña
Pasaia
2024/03/27

Escalerillaseko etxeetako bizilagunek eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak agerraldia egin zuten atzo, bi helbururekin: administrazio publikoen “erantzun eza” salatzea, eta Elkartasun Eguna aurkeztea. Apirilaren 20an izango dela iragarri zuten.

Gogorarazi zutenez, bertan bizi diren hamabi familiei duela hilabete batzuk jakinarazi zien Pasaiako Portuak etxeetatik kaleratu nahi zituztela. Ordutik hainbat mobilizazio egin dituztela nabarmendu zuten.

“Ez dugu ahaztu behar proiektu honek guztiak gutxi batzuk are gehiago aberastu daitezen balio duela”, adierazi zuten. “Merkantziak garraiatuko dituen trenbidea eraiki nahi dute, eta, horretarako, ez zaie 12 langile familia etxegabetzea axola. Hots: beraien aberastasun metaketa ez du ezerk geldiaraziko”.

Administrazioekiko kritika

Administrazio publikoen “erantzun eza” kritikatu dute. Merkantzia trenbidearen proiektuko kide da Eusko Trenbide Sareak (Eusko Jaurlaritzaren menpekoa), eta haien partetik erantzunik ez dutela jaso jakinarazi zuten. Hauteskundeen aurreko kanpainan erantzunik jasoko ez dutela argi dute, “hitzontzikeriatik harago”.

Pasaiako Udalaren jarrera “are larriagoa” dela uste dute. “Udalerriko 12 familia etxegabetuko dituzten honetan ez baitigu hitz politez harago aterabide errealik aurkeztu”, esan dute. Posizio “argia” eskatu diote udalari: etxegabetzeen aurkakoa eta irtenbide baten aldekoa.

Elkartasun Eguna

Egoera “gordinean” mobilizatzen jarraituko dutela berretsi dute, eta apirilaren 20rako antolatutakoaren berri eman dute. Trintxerpeko Gudarien plazan izango dira jarduerak, honako egitarauarekin:

  • 11:00etan: Haurrentzako jolasak.
  • 12:00etan: Kazerolada.
  • 14:00etan: Bazkaria.
    • Ondoren, kantautore baten emanaldia.

“Egun horrek”, azaldu dute, “egoeraren berri emateko aukera emateaz gain, familiei elkartasuna adierazi eta bizitoki alternatiba bat eskatzeko ere balioko du”. Trintxerpeko zein inguruko herritarrak bertara gonbidatu dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.