2024/3

Alkatearekin edo udal gobernuko kideekin aurrez aurre egoteko aukera Lezon

Gobernu taldeko kideei zuzenean euren kezkak eta ekarpenak helarazteko aukera izango dute lezoarrek aurrerantzean.

txost gipuzkoako joko garbi txapelketa 2024

Txosteko bi bikote, txapeldun Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan

Etxeleku eta Nazabal Nagusien Mailan eta Gelbentzu eta Otxoa de Alaiza Haur Mailan izan dira txapela jantzi dutenak.

Korrika

Korrika jaiaren eskutik helduko diote lekukoari

Egun osoko egitaraua ondu dute 23 Korrikari harrera egiteko. Herri bazkarirako txartelak salgai dira.

Korrika

"Festa eguna" Antxon, Korrikari behar bezalako ongi etorria egiteko

Antxoko Korrika Batzordeak egun osoko egitaraua antolatu du hilaren 23rako. Gauean helduko da Korrika Antxora, Buenavistatik.

Airearen kalitatea neurtzeko estazioa eskatu du Eguzkik

Eskaera hori iazko azaroan egin zuen eta joan den urteko abenduan eztabaidatu udaleko Ingurumen Aholku Batzordean. Ondorio juridikoak aztertu arte atzeratu zuten erabakia hartzea.

Gaur, sektore publikoko langileen greba

Grebak Oarsoaldean hezkuntzan, osasungintzan, udal administrazioan edo garraioan izan dezake batez ere eragina.

baga biga liga mendi jolasak

[Argazkiekin] Olinpiadak mendian ere egin daitezkeelako

Baga, Biga, Ligako bigarren jardunaldia egin dute. Mendi-jolasa egin dute, lau probakoa. Garaipena partekatu egin dute.

Larunbatean, XV. San Pedroko Test Estropada

37 traineru bilduko dira neguko azken prestaketa estropadan. Eguraldiaren araberako bi eremu prestatu ditu Sanpedrotarra Arraun Elkarteak.

udalekuak

Udaleku irekietan izena eman daiteke jada

Gaur ireki dute udalekuetan izena emateko epea. Hilaren 24ra arte eman daiteke izena. Uztailaren 1etik 30era biartean izango dira.

Korrika

[Erreportajea] Azterketak euskaraz egiteko eskubidea omendu du Korrikak

Korrikak Ipar Euskal Herriko Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu zuen urtarrilaren 25ean Hondarribian. Lander Garrok talde horren berri ematen duen ‘Oihaletxea’ dokumentala zuzendu du Korrikarako.

Posta bidezko botoarekin laguntza eskainiko du EH Bilduk Bilgunean

Astelehen eta ostegunetan laguntza emango du EH Bilduk 17:00etatik 20:00etara, aste honetatik hasita.

Ahoztar Zelaietak Gaztañon aletuko du bere azken liburua

Ahoztar Zelaietak 'La Ertzaintza que viene. Tecnologia de hipervigilancia y capitalismo de consultoria' bere azken liburua aurkeztuko du ostiralean,  hilaren 15ean Gaztañoko auzo lokalean 19:00etan.

sehaska kanta gorriari oiartzun

'Sehaska kanta gorriari', martxoko antzezlana

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen programazioaren hurrengo geltokia igandean izango da. Ama-alaba harremanean, ahizpa arteko harremanean, eromenean, norbere buruaren barnean gertatzen den bidaia da.

Atlas argazkitan, Urdabururen egoitzan

Hilaren 21ean egingo du argazki emanaldia Juan Esteban Agirre karrikirik.

arraztalo

Arraztalok batzar orokorra egingo du hilaren 21ean

Arraztalo Elkarteak urteroko batzarra egingo du pleno aretoan. Bost puntuko gai-zerrenda izango dute esku artean.

Ereintzako Senior emakumeak

Errenteria-Oreretako Kirol taldeen emaitzak (2024-03-10)

Ereintzaren talde guztiek bildu dituzte puntuak asteburuan; Oiarsoko talde nagusientzat eta gazte mailako mutilentzat ere garaipena.

Errenteriako Udaletxea.

Kirol taldeek laguntzak eskatzeko epea, zabalik

Eskola Kirolean parte hartzen duten haurren familiei begirako diru laguntza lerro bat ere badago aurten.

memoriaren intxaurrondoa abaraxka 2024

Intxaurrondoa ez dute bakarrik utzi

Hilak gogorarazteko ekitaldia egin du Abaraxka ludotekaren komunitateak, Ibargain parkean. Batez ere emozio eta sentimenduak loratu dira.

Itsas korapiloak egiten ikasiko dute Pasaiako haurrek

8-12 urte bitarteko pasaitarrek itsasontzietan ezinbestekoak diren sokak erabiltzen ikasteko tailerra egingo dute Albaolan.

oiartzun eibar b 2024 kronika

Liderrari ongi eutsi diote OKEko neskek

Eibar Bren kontrako partidan defentsa lan bikaina egin dute oiartzuarrak. Areto futboleko talde nagusiak liderraren kontra galdu zuen haien kantxan.

Gehiago