Loteriak 311.771 euro utzi ditu Trintxerpen
Euromillones zozketak diru zaparrada utzi du barrutiko Zurutuza paper dendan, txartel bakarrean.
Atzo (hilak 2) egindako Euromillones zozketak diru zaparrada utzi du Pasaian, Trintxerpeko Zurutuza paper dendan hain zuzen. Izan ere, 311.771 euroko saria jasoko du herritar batek (irabazle bakarra atera da, hirugarren kategorian hain zuzen), txartel bakar baten truke.