Oielekuko borda berritu du udalak
Teilatua eta sarrera konpondu, barruan sua egiteko dagoen tokia egonkortu eta hesiak eta bankuak berritu dituzte.
Oiartzungo Udalak dagoeneko bukatu ditu Oielekuko borda berritzeko lanak. Oiartzuarrek txango eta egun pasetarako erabili ohi duten txabolak itxura berria du: teilatua eta sarrera konpondu, barruan sua egiteko dagoen tokia egonkortu eta hesiak eta bankuak berritu dituzte. Orotara, 6.800 euroko inbertsioa egin du udalak.
Hortaz, udaberrirako prest da herriko txoko berezienetako bat.