Ugaldetxoko eskoletan ibilitako ikasleen bazkaria egingo dute
Apirilaren 20an izango da bazkaria Ordo-Zelai sagardotegian, eta Aldabene eta Xabero atzeko eskoletan ibilitakoei zabaldu diete deia.
Aldabene eta Xabero atzeko eskoletan ibilitako ikasleentzako bazkaria antolatu dute apirilaren 20an, Ordo-Zelai sagardotegian. Trikitixa eta kantuarekin girotuko dute bazkaria.
Bertara joan nahi duenak apirilaren 15a baino lehen deitu beharko du 656 62 87 77 zenbakira, 18:00 eta 20:00 artean.