Logroñon erramu-koroarik ezin izan dute jantzi
Oiartzunek, partida txukuna jokatu arren, porrota jaso du Logroñesen kantxan. Epailearen bultzadatxoa izan dute errioxarrek.
Antzinako Erroma eta Grezian, erramu-koroa janzten zitzaien nabarmentzen ziren poeta, gerlari edota kirolariei. Logroñon bada Laurel izeneko kale bat, baina jatorria ez da hori, bi erronbodun istorio bat da.
Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak Errioxara egin zuen irteera, erramu-koroaren bila. Lehenengo minutuan, baina, gauzak okertu ziren: korner jokaldi batean Logroñesek partidako lehen gola sartu zuen.
Partida aldapa gora jarri arren, denboraldiko partidarik txukunena jokatu zuten oiartzuarrek. Logroñoarren ate aurrean ez zuten asmatzerik izan, baina, OKEkoek.
Partidaren bukaeran, gainera, epaileak bakarrik ikusi zuen penaltiaren saria jaso zuten errioxarrek. Baloia sareetara bidali, eta hor bukatu zen Logroñotik koroatuta bueltatzeko itxaropena.
Sailkapeneko bosgarren postuan daude oiartzuarrak.