Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sanmarkosene egoitzako langileek mobilizazioei ekin diete

Astelehen, asteazken eta ostiraleko egoitzaren aurrean mobilizazioak egiten hasi dira langileak, langile falta salatzeko.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta
2024/04/12

Sanmarkosene egoitzako langileek mobilizazioak hasi dituzte astelehen, asteazken eta ostiralero egoitzaren aurrean, eta elkarretaratzearen inguruan eta bertako egoiliarrek duten egoeraren inguruan azalpenak ematen dituen prentsa oharra argitaratu du ELAk. Bertan adierazi dutenez, egoitza hau Gureak enpesak kudeatzen du, eta 130 plaza ditu, gehienak Gipuzkoako Foru aldundiarekin kontzertatutakoak, eta bertan 150 langilek egiten dute lan; gehienak, emakumeak.

Gehitu dute, ELAk urteak daramatzala Gipuzkoako erresidentzietan dauden langile falta eta ratio baxuak salatzen eta borrokatzen, eta hori dela diote Sanmarkosenen langileak kalera atera aratzi dituen arrazoi nagusietakoa.

Ildo horretatik, egoitzan langileen ez ordezkatzeak behin eta berriz ematen direla salatu dute; eguneroko arazoa dela diote, eta horrek langileen gehiegizko lan kargak eta zerbitzuaren okertze nabarmena dakarrela azpimarratu dute. Egun batzuetan egoiliarrak kartoizko plateretatik eta plastikozko edalontzietatik ari direla jaten diote, eta gaueko txandakoak oso berandu oheratzen dituztela ere salatu dute. Gainera, esan dute goizean jaikitzen dituztenetik (7:30-8:00) 22:00ak arte, zenbait kasutan, erabiltzaile batzuek gurpil aulkietan eserita igarotzen dituztela ordu guzti horiek.

ELAk enpresari langileak berehala ordezkatzen hasteko eskatu dio, eta Aldundiari ratioak igo eta zaintza sistema publifikatzeko eskaria luzatu nahi izan dio “ez baita bateragarria langileen lan baldintza duinak eta egoiliarrek merezi duten kalitatezko zerbitzuak, irabaziak eskuratzeko helburua duten enpresekin”.

Erlazionatutako edukia“Zaindu gintuztenek, zaintza hobeagoa merezi dute”Erresidentzietako erabiltzaileek jasotzen duten tratu “kaxkarra” agerian jarri dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.