Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Uda baketsu eta zoriontsurik gabe gera ez daitezen

Ahalik eta harrera familia gehien behar ditu Oporrak Bakean programak. Uda honetan 300 haur saharar jaso nahi dituzte, eta hori lortzetik «oso urrun» daudela azaldu du Bixi Bixi elkarteak.

Uztailean heltzen dira haur sahararrak gurera, eta bi hilabeteko egonaldia egiten dute. Argazkia: Bixi Bixi
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/04/12

Azken urteotan Saharatik heldutako zientoka haurrek uda zoriontsu eta baketsu bat pasatu dute Euskal Herrian. Oarsoaldean eta Bidasoan ere gerratik eta basamortuko berotik ihes egiten duten askori egin diete harrera, familia askok egin baitute bat Oporrak Bakean programarekin. Azken urte hauetan, ordea, beherakada handia sumatu dute, eta aurtengoa ere konplikatua izango dela aurreikusi dute. Izan ere, ez dituzte nahikoa familia jaso nahi dituzten 300 haur sahararrentzako.

Donibaneko Bixi Bixi elkarteko Ixiar Goienetxea oso kezkati da azken urteetan izandako joerarekin: «Garai batean Espainiako Estatu osoan 12.000-14.000 haurri egiten zieten harrera, eta azken urteetan 4.000 izan dira. Horrek esan nahi du izugarrizko jaitsiera izan dela, eta Euskal Herria ez da salbu. Familia askoz ere gutxiago daude gurean ere, baina hona etortzeko beharra duten haurren kopuruak berdina izaten jarraitzen du», esan du.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako harrera familien artean ez direla «inondik inora ere» aipatutako 300eko langa horretara iritsiko erantsi du, amorruz. «Oso urrun gabiltza gure helburuetatik. Haur asko etorri gabe geratuko dira eta horrek desfase bat sor dezake egitasmoan».

Izan ere, laguntza «inoiz baino beharrezkoagoa» dutela aipatu du, kezkati, Goienetxeak. «Kanpamenduen egoera oso-oso gogorra da, atzeraka egiten ari da izugarri. Nazioarteko egoera ere oso konplikatua da, eta laguntza murriztu egin da ikaragarri. Gurea sokorru dei bat da, gure laguntza behar dutelako».

Harrera familia izateko ez dela inbertsio handirik egin behar gogorarazi du: «Bidaia eta gainerako gastuak elkarteak eta programak hartzen ditu bere gain. Familia batek zein kostu dauka? Familiarena bera, eta janari pixka bat gehiago, besterik ez», dio. Horregatik, harrera familia izateak merezi duela dio, zalantzarik gabe: «Iturri bat ireki edo igerileku edo itsasoa ikusten dutenean jartzen duten aurpegi hori ikustearekin bakarrik merezi du. Eta badirudi guk ematen diegula dena, eta ez da hala. Guk ematen dieguna baino gehiago jasotzen dugu».

Harrera familia izan nahi dutenek 696 01 47 86 telefono zenbakira hots egin dezakete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.