Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haur eskola publikoetarako matrikulazioa apirilaren 22an irekiko da

Hilaren 22tik maiatzaren 10era izango da matrikulazioa, eta presentzialki zein telematikoki egiteko aukera eskaini dute Uztargi eta Goialdek.

Nere Zaragozano, Itsaso Cruz eta Maider Sanchez.
Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta
2024/04/12

Uztargi eta Goialde haur eskola publikoetan 2024-2025 ikasturterako matrikulazio epea apirilaren 22tik maiatzaren 10era egongo dela zabalik adierazi dute Itsaso Cruz Hezkuntzako Zinegotziak, Maider Sanchez Goialde haur eskolako koordinatzaileak eta Nere Zaragozano Uztargi haur eskolako koordinatzaileak gaur goizean egindako agerraldian.

Izen ematea aipatutako egunen artean egin behar bada ere, familiek instalazioak eta bertako hezitzaile zein gainontzeko langileak ezagutzeko aukera emango dieten ate irekien jardunaldiak egingo dituzte. Uztargin, hilaren 16an izango da, 16:00etatik 17:30etara. Goialden, berriz, bezperan, hilaren 15ean, 16:00etatik 17:30etara. Bi kasuetan, aurretiazko hitzordua eskatu beharko da, telefonoz. Uztargiren telefonoa 943 51 22 16 da, eta Goialderena 943 52 07 62.

Horretaz gain, izen ematearen inguruko datuak ere eman dituzte. Bi modu daudela horretarako zehaztu dute: telematikoa bata, eta presentziala bestea. Modu telematiko bidez egin nahi ezkero, haur eskolen webgunea erabili behar da. Hots, modu presentzialean egin nahi bada, apirilaren 22tik maiatzaren 10era artean egin beharko da, eta ez da aurretiko hitzordurik hartu beharko. Hala ere, haur eskolen ordutegiak zein diren zehaztu dute. Uztargira astegunetan 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez (astearte eta ostegunetan) 15:00etatik 17:00etara gerturatu daitezke familiak. Goialdera, berriz, astegunetan 8:00etatik 16:00etara bitartean, baina 12:000etatik 13:00etara bertaratzea hobesten dute.

Euskara lehenetsiz

Errenteriako Udalak gogorarazi nahi du herrian hezkuntza eskaintza zabala dagoela 0-2 adin tartean ere. Era berean, gehitu dute aniztasun horrek ekosistema aberatsa eskaintzen duela hezkuntzaren eremuan, familiaren eta haurraren beharretara ondoen egokituko den eskaintza hautatzeko aukera eskainiz.

Horretaz gain, Errenteriako Udalak hautu hori herriko haur eskoletan egitera eta D eredua lehenestera gonbidatu nahi ditu familiak, eta balorean jarri nahi du haur eskolek jendartean betetzen duten funtzio hezitzaile eta soziala, zaintza garapen pertsonal eta sozialaren erdigunean jarriz.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako ratioen arabera, 0-1 urteko gelan zortzi haur dituzte gehienez, eta 1-2 urtekoen gelan, berriz, hamahiru. Bi haur eskoletan bina hezitzaile daude etengabe haurrekin, eta hezitzaile horiek dira haurrei jaten eman eta haurrak lotaratzen dituztenak.

Goialde haur eskolan bi gela daude, eta etxeko giroa eta familiartekoa bermatzen dela azpimarratu dute. Gainera, gehitu dute aparkatzeko arazorik ez dagoela, eta hezitzaileek etengabeko formakuntza jasotzen dutela. Uztargi haur eskolak, berriz, bost gela handi eta belarguneak ditu. Sukaldaria dute bertan haurren eguneroko bazkaria prestatzeko, eta janari ekologikoa eskaintzen dute.

Bi haur eskolek ordutegi bera dute: 08:00etatik 16:00etara.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.