Asteburuan hasiko da emakumeen pala txapelketa

Gizonen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko ligaxkako partidak bukatu dira, bederatzi partidadun jardunaldiarekin, eta kanporaketak hasiko dira.

pala txapelketa irekia emakumeak 2024 Emakumeen txapelketako parte-hartzaileak prest daude kantxara bueltatzeko.

Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia fase berri batean sartuko da datorren asteburuan.

Izan ere, gizonezkoen txapelketaren kanporaketak jokatzen hasiko dira, eta emakumeena hasiko da. Pasa den asteburuan bukatu ziren ligaxkako faseko partidak, azken bederatziak jokatuta.

Oiartzungo zazpi bikotek lortu dute hurrengo faserako txartela: Markos – Bereziartua; Arkotxa – Larretxea; Etxeberria – Iribar; Egialde – Suspe; Mitxelena – Arzallus; Aranburu – Estefano eta Aritzmendi-Arbelaitz.

Honakoak izan dira pasa den asteburuan jokatutako partiden emaitzak:

Gizonen Lehen Maila

  • Loidi — Dagerre / Ramos — Aroztegi: 25-17.
  • Arregi — Huegun / Salaberria — Martikorena: 25-12.
  • Zabala — Arrizabalaga / Arrizabalaga — Lizarralde: 25-18.

Gizonen Bigarren Maila

  • Apezetxea — Irizar / Andueza — Rodriguez: 24-25.
  • Juaristi — Odriozola / Urrutia — Nuin: 24-25.

Gizonen Hirugarren Maila

  • Suspe — Egialde / Pradera — Iribar: 25-21.
  • Tapiz — Mendigain / Urio — Elizalde: 25-20.
  • Arregi — Bengoetxea / Etxeberria — Urigoitia: 25-11.
  • Etxabe — Caballero / Aranburu — Estefano: 25-15.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.