Karmengo Amak 'Agupaciones escolares' programako partaideen bisita jaso du
"Zentroen arteko kolaborazioak sustatzeko eta lurralde ezberdinen arteko elkartrukeak emateko" asmoa du egitasmoak. Bisita "oso aberasgarria" izan dela adierazi du ikastetxeak.
Karmengo Ama IPIk bisita berezia jaso zuen joan den astean. Agrupaciones Escolares proiektuaren barruan, Pasaiako ikastetxekoekin batera partaide diren eskolen bisita jaso zuten. Hain zuzen, Escola Casablanca (Sant Boi de Llobregat), CEIP Mario Benedetti (Rivas Vaciamadrid), CEE Virgen de la Esperanza (Cheste) eta CP Carmen Ruiz Tilve (Oviedo) ikastetxeetako ordezkariak Pasaian izan ziren. Programa honen helburua, ikastetxeko iturrien arabera, “zentroen arteko kolaborazioak sustatzea eta lurralde ezberdinen arteko elkartrukeak ematea” da.
Bi eguneko bisita honetan praktika onak, metodologia eta garapen curricularraren berri eman eta ideiak elkarbanatu zituzten. Ikastetxeko iturrien arabera, “oso aberasgarria” izan da bisita, eta eskerrak eman dizkiete irakasle zein ikasleei “hain fin lan egiteagatik gure eskola erakusten, bisitariak oso pozik joan ziren!”.
Joan den otsailean Karmengo Amako hiru partaide Escola Casablanca bisitatzeko aukera izan zuten, eta bisita hartatik ideia berriak jaso zituzten, “gure eskolan praktikan jartzeko” asmoz.