Dena prest aurtengo OiartzuaRockerako
Kontzejupean egingo dituzte aurtengo kontzertuak, zazpi musikari edota talderekin. Bazkaria ere antolatu dute.
OiartzuaRock musika jaialdiaren aurtengo ekitaldirako guztia prest da. Pasa den astean aleka joan ziren botatzen parte hartuko duten taldeen izenak, eta kartel osoa prest dute. Datorren larunbatean, hilak 20, izango da aurtengo ekitaldia.
Zazpi arituko dira, guztiak kontzejupean. Eguerdian hasiko dira udaletxeko arkupea girotzen, Zurrounk taldearen eskutik. Ondoren bazkaria etorriko da, toki horretan bertan. Txartelak salgai daudela jakinarazi dute antolatzaileek, 10 euroren truke, Landetxeko tabernan.
Otorduaren ondoren etorriko dira gainontzeko sei taldeak. Bakoitzak ordubeteko epemuga izango du oholtzan. Honakoak dira, kronologikoki: June Galardi, Hapenin, The Purples, Trilita, Txiltxoko eta Dantzall Sound.
Egitaraua
- 12:00etan: Zurrounk.
- 14:30ean: Bazkaria.
- 17:00etan: June Galardi.
- 18:00etan: Hapenin.
- 19:00etan: The Purples.
- 20:00etan: Trilita.
- 21:00etan: Txiltxoko.
- 22:00etan: Dantzall Sound.