Pasaiako arrain lonja gertutik ezagutzeko bisita antolatu du Mater-ek
Arrantzaleek lonjara eramaten dutenetik arrandegira iristen den arte arrainak egiten duen bidea ezagutuko dute herritarrek. Ostegunean izango da bisita.
Arrainak itsasoan arrantzatzen direnetik portuko lonjatik irteten diren arte egiten duen bidea ezagutzeko bisita berezia antolatu du Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak ostegunerako (hilak 18). 05:50ean emango diote hasiera bisita bereziari, eta 7:20ak inguruan bukatzea aurreikusi dute antolatzaileek. Parte hartzeko 13 euro ordaindu beharko dira, eta izena emateko 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu edota helbide honetara idatzi beharko dute interesdunek.
“Arrainak zer bide egiten duen ezagutuko duzu, arrantzaleek lonjara eramaten dutenetik arrandegira iristen den arte. Arrain enkantea ikusi ahal izango duzu, eta lonjaren egunerokoan dagoen jarduera biziaren lekuko izango zara”, diote Mater-eko iturriek.