Alabortza auzolanean garbitzera deitu du Mater-ek
Hilaren 28an (igandea da) izango da hurrengo hitzordua. Martxoko garbiketa saioan 5,5 kilogramo hondakin jaso zituzten.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak Pasai Donibaneko Alabortza ingurua garbitzera deitu ditu herritarrak datorren hilaren 28an (igandea da). 11:00etatik aurrera, bi orduz, hondakinak biltzen ariko dira. Parte hartzeko ez da izenik eman beharko.
Joan den hileko garbiketa saioaren datuak eman berri ditu Mater-ek. Martxoaren 31an, 5,5 kilogramo hondakin jaso zituzten: horietatik 109 plastiko zati, 30 litxarkeri poltsa, 31 beira zati, 20 soka eta kordel, 12 edari botila, 11 elikagai bilgarri, 11 brida, 10 edari lata eta 9 estalki eta tapoi jaso zituzten auzolanean.