2024/4/17

Instagram bidez erabakiko dute gazteek madalenetako Gazte Guneko programa

Gazteek aukeratuko dute aurten ere uztailaren 24an Gazte Gunean izango de egitaraua.

Markel Amat sanpedrotarrak Munduko Eskrima Txapelketarako txartela eskuratu du

Gipuzkoako eskrimak munduko lehiaketa batean ordezkaritza izango duen lehen aldia izango da. Ostiralean lehiatuko da Amat, Saudi Arabian.

Legez kanpo botatako hondakinak udalak jaso ditu

Eguzkik oroitarazi du udalei dagokiela legez kanpoko hondakindegiekin bukatzeko neurriak ezartzea, eta jarrera "proaktiboa" eskatu die.

Ahots gazteen aterpe, bigarrenez

Landarbaso abesbatzak antolatuta Gazte Abesbatzen II. Topaketa egingo dute hilaren 27 eta 28an Lekuona Fabrikan.

lide hernando bele

Maiatzean bueltatuko da 'Kantagiltza', Lide Hernandorekin

Bosgarren ekitaldia izango da aurtengoa. Maiatzaren 5ean izango da lehenengo saioa, eta beste hiru gehiagok osatuko dute.

Batelerak, Pasaia Itsas Festibaleko protagonista nagusiak

Pasaiako Batelerak elkarteko kideek jaialdiaren une garrantzitsuak dinamizatuko dituzte aurten. Bestalde, emakume hauen historia ziurtatzeko helburuarekin, 'Tere Batelera' izeneko ipuina kaleratu berri dute.

Musikaz eta talentuz betetako emanaldia, larunbatean

Jose Luis Ansorena Bekaren irabazleek emanaldia eskainiko dute larunbatean, Andra Mari Abesbatzaren egoitzan.

Antagonizers Atl eta Azken Sustraiak, Niessen aretoan

Kontzertua hilaren 27an izango da. Sarrerak salgai dira jada, 8 euroan aurretik erosita eta 10 euroan leihatilan.

Alabortza auzolanean garbitzera deitu du Mater-ek

Hilaren 28an (igandea da) izango da hurrengo hitzordua. Martxoko garbiketa saioan 5,5 kilogramo hondakin jaso zituzten.

Koldokide berrasmatzera doaz

Horri begira saioa antolatu du larunbaterako Biteri eraikinean. Gurasoei deia luzatu diete parte hartu dezaten.

Gehiago