Antagonizers Atl eta Azken Sustraiak, Niessen aretoan
Kontzertua hilaren 27an izango da. Sarrerak salgai dira jada, 8 euroan aurretik erosita eta 10 euroan leihatilan.
Antagonizers ATL Atlantako —Ameriketakio Estatu Batuak– taldeak kontzertua emango du hilaren 27an Niessen aretoan. Streetpunk rock and rollaren Atlantako ordezkaritzarik leialena den taldeak punk oi doinuetan barrena eramango ditu kontzertura bertaratzen direnak Azken Sustraiak talde beasaindarrarekin batera. Oarso Musikak antolatu du kontzertua.
Antagonizers ATL taldeko lau musikari beteranoek esperientzia luzea dute musika munduan HR (Bad Brains), Follow for Now, A.P.A eta VIBRAM 94 bandetan aritu ostean eta publiko zabala erakartzen dute. Kings lana aurkeztuko dute Errenteria-Oreretako kontzertuan. Indartsua da lan berria, koherentea euren ibilbidearekin eta kolektiboan lan egiteko deia zabaltzen du punkaren barruan.
Atlantakoekin batera, Azken Sustraiak. Beasaindarrek Goierri lana aurkeztuko dute. Euskal Herriko Punk Oi! eszenako erreferente bilakatu dira azken urteetan. Alemaniako punk bandetatik edan du batez ere talde goierritarrak, Radio Dead Ones, Frontkick…; baita amerikarrak ere Social Distortion, edota Far From Finished, besteak beste. Euskal Herriko taldeen influentzia ere jaso dute, Never Surrender eta Brigada Criminal bandena tartean.
Kontzerturako sarrerak salgai dira jada; aurretik erosita 8 euroan, eta leihatilan egunean bertan, 10 euroan. Erosteko egin klik hemen.