Markel Amat sanpedrotarrak Munduko Eskrima Txapelketarako txartela eskuratu du
Gipuzkoako eskrimak munduko lehiaketa batean ordezkaritza izango duen lehen aldia izango da. Ostiralean lehiatuko da Amat, Saudi Arabian.
Albiste onak heldu dira San Pedrotik. Fortuna Kirol Elkarteko tiratzaile Markel Amat Baztarrika sanpedrotarra Munduko Eskrima Txapelketarako txartela eskuratu berri du. Ostiral honetan (hilak 19) Riyadh-en (Saudi Arabia) izango da kirolari pasaitarra, kadete mailako Sable modalitatean lehiatuko da.
Historian lehen aldiz sailkatzen den gipuzkoarra da Amat. Etorkizun oparoa izango duela ziur dira klubekoak, kadete mailan aritu den lehen urtean Europako Txapelketara eta Munduko Txapelketara sailkatzea lortu baitu. Gaztea izan arren, palmares ederra du jada, ostiral honetan handitu dezakeena.