Asteazkenean bilduko dira jatorri askotariko emakumeak
Asteazkeneko bilkuran Honduras izango dute hizpide Pasaian jaiotako eta Pasaiara etorritako emakumeek. Sofia Dubon eta Valentina Rojasek dinamizatuko dute saioa.
Jatorri askotariko emakumeen taldeak hurrengo hitzorduaren berri eman du. Etzi (asteazkena, hilak 24) bilduko dira Pasaiako eta Pasaiara etorritako emakumeak, eta saio honetan Honduras izango dute hizpide. Sofia Dubon eta Valentina Rojasek dinamizatuko dute saioa. Trintxerpeko alkateordetzan bilduko dira, 17:00etan, eta 19:30era bitarte luzatuok dela aurreikusi dute.