Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Etxera Egunean 141 itzuli emateko erronka jarri dute, maiatzaren 5ean

Oiartzungo Sarek euskal preso bakoitzeko zirkuitu bati buelta emateko erronka bota du. Izen-ematea doakoa da, eta bazkaria ere antolatu dute.

etxera eguna oiartzun 2024
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/04/22

Oiartzungo Sarek gatazkaren konponbidean pausoak ematen jarraitzen du. Zita bat jarri dute: maiatzaren 5a. Orduan egingo dute Etxera Eguna. Euskal presoak etxeratzeko bidean “oztopo” den “salbuespen” legediarekin gainditzea da beraien helburua, eta hori aldarrikatuko dute maiatzeko lehen igandean.

“Benetako konponbidea, oztopo horiek gainditzeko giltzak ditugula irudikatuko dugu; oztopoak gaindituz, itxitako sarrailak irekiz, batera, oinez, pixkanaka…”, zehaztu du Oiartzungo Sarek.

141 itzuli

141 dira egun dauden euskal presoak, eta beste hainbeste itzuli eman dizkiote Etxera Egunerako propio prestatutako zirkuitu labur bati. Asmoa erronka oinez —norbera bere erritmoan— egitea dela jakinarazi dute, eta ez dela lasterketa bat.

Done Eztebe plazan hasi eta bukatuko da ibilbidea, eta honako tokietatik pasatuko da: Irubide taberna, Haurtzaro Ikastolako aparkalekua, hilerria, Txara, bidegorriko Altzibarko komunak, kiroldegia, eta buelta. 2 eta 5 pertsona arteko taldeak aterako dira, minutuero, bi norabideetan.

Guztira, 3,7 kilometroko ibilaldi aldarrikatzailea izango da.

Izen-ematea

Parte hartu nahi dutenei izena emateko eskatu diete, antolakuntza-lanak errazte aldera. Garmendi txokolategian edo Miren tabernan eman daiteke izena, baita e-posta bidez edo Instagrameko kontura mezua bidaliz.

Lehenengoak 11:00etan irtengo dira, eta talde bakoitzak noiz atera beharko duen aurretik jakinarazi zaio. Esleitutako irteera-momentua baino ordu laurden lehenago ateratzea eskatu du Sarek.

Ekitaldi gehiago

141 itzuliak emateari 13:30 inguruan bukatuko dutela aurreikusi dute. Bukatzeko ekitalditxoa egingo dute, eta 14:30ean hasiko da bazkaria, plazan bertan.

Bazkarira joan nahi duenak Mirenen eta Garmendin ditu eskuragarri, 8 (haurrak) eta 12 euroren (helduak) truke. Bazkaltzeko bi paella mota egongo dira, horietako bat barazkiduna.

Eguna giro onean pasatu nahi dute, eta bazkaldu ondoren, Andoni Oilokiegik are gehiago girotuko du. 16:30ean inguruan hasiko da bere emanaldia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.