Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Merindade bezain beste gol sartu dizkio Oiartzunek Mutilverari

Lizaso, Rebecca eta Begoñak bina gol sartu dizkiote Nafarroako taldeari. Mutilek berdindu egin dute, eta areto futbolean, bi taldeak nagusi.

oiartzun mutilvera 2024 Karla Lekuonan larunbatean jokatu zuten partida.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/04/22

Sei merindade ditu Nafarroak, bat Pirinioetako alde hartan eta beste bostak alde honetan. Oiartzunek Nafarroako talde baten —Mutilveraren— bisita jaso zuen larunbatean, eta dozena erdi izan ziren lortu zituzten golak.

Oiartzuarrek segituan hautsi zituzten nafarren kateak, eta aukera asko sortu zituzten norgehiagokaren hasiera-hasieratik. Atsedenaldirako lau gol sartuta zituzten, eta bueltan beste biak sartu zituzten. Begoña, Rebecca eta Lizaso izan ziren golegileak. Laugarren dira oiartzuarrak.

Mutilek, berriz, Hernanin jokatu zuten. Oso ongi atera ziren Zubipeko kantxara, baina etxekoak aurreratu ziren, falta baten bitartez. Seinek segituan —23. minutuan— berdindu zuen, eta bigarren zatia nahiko parekatua izan zen. Azkenenean berdinketarekin konformatu ziren. Oiartzungo gizonen taldea hamargarren da sailkapenean.

Areto futbola

Areto futbolean, bi taldeek garaipena lortu zuten. Lehenengo Mailan, oiartzuarrek Teep Tolosalaren bisita jaso zuten. Aldageletara 2-0eko markagailuarekin joan ziren, eta hirugarrena bigarrenaren hasieran hasi zen. Tolosarrek aldea murriztu zuten, baina oiartzuarrek bost sartu zituzten jarraian.

Liderrak —Lauburuk— Antiguan berdindu zuen, eta oiartzuarrek puntu bakarrera dute lider postua.

Bigarren Mailan, Miren Taberna Eskoriatzara joan zen. Ongi hasi zen partida, oiartzuarrek bi gol sartu baitzituzten. Ondoren etxeko taldeak markagailua murriztea lortu zuen, eta 1-2 iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatiaren hasieran etxekoen berdinketa iritsi zen.

Oiartzuarrek ongi erantzun zuten, eta hiru gol sartu zituzten. Eskoriatzarrena izan zen norgehiagokako azkeneko gola. Garaipen horrekin lider izaten jarraitzen dute.

Emakumeen 3. RFEF Maila

  • Oiartzun — Mutilvera: 6-0.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Hernani — Oiartzun: 1-1.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B — Erandioko Betiko Neskak: 2-2.

Gizonen Lehen Erregionala. Kopa M-1.

  • Trintxerpe B — Oiartzun B: 1-7.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Mariño — Oiartzun C: 7-0.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Oiartzun — Ariznabarra: 2-4.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Oiartzun B — Behobia: 3-3.

Mutilen Gazte Maila. Gipuzkoako Kopa: M1.

  • Oiartzun C — Orereta Kafea: 7-2.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun — Teep Tolosala: 8-1.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Eskoriatza  — Miren Taberna OKE: 3-5.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.