EH Bilduren ia erabateko nagusitasuna auzoetan
Errenteria-Oreretako auzo batean izan ezik, gainontzeko guztietan irabazi du EH Bilduk. Beraun auzoan PSE-EE izan da indar bozkatuena 180 botoengatik.
Erdialdea, Olibet, Gabierrota, Fanderia, Lartzabal, Gaztaño, Galtzaraborda, Alaberga, Iztieta, Zamalbide, Agustinak, Pontika eta Kaputxinoak auzoetan indar bozkatuena izan da EH Bildu. Koalizio subiranistak auzo bakarrean ez du irabazi, Beraunen, eta bertan distantzia oso-oso txikira gelditu da bozkatuena izan den alderdi sozialistatik, 180 botora zehazki.
Larunbatean egindako Legebiltzarrerako hauteskundeetan inoizko emaitzarik onenak jaso zituen EH Bilduk Errenteria-Oreretan, eta emaitza on hori, auzoz auzo ere eman dela agerian gelditu da. Bozetarako ondutako 48 hauteslekuetako 39an irabazi du koalizio subiranistak.
Auzoz auzo, Erdigunean alde handiarekin garaitu da EH Bildu, bigarren bozkatuena izan den alderdi jeltzaleari 966 botoko aldea aterata. Olibeten ere, tartea bigarren izan den PSE-EEri 186 boto gehiago lortu ditu EH Bilduk. Gabierrota, Fanderia eta Lartzabalen, 225 botoko aldea bigarrenari, EAJri.
Gaztañon tarte handia. Auzo horretan EAJ izan da bigarren alderdi politiko bozkatuena, baina EH Bilduk 300 boto pasako aldea atera dio. Galtzaraborda ere, berde argia izan da, 297 boto tartea atera baitio EH Bilduk bigarrena izan den alderdi sozialistari. Alaberga auzoan koalizio subiranista nagusi berriro, hor ere eroso, 182 boto gehiago izan ditu bigarrena izan den EAJk baino. Iztieta auzoan beste hainbeste, EH Bildu irabazle eta bigarren indarra izan diren jeltzaleek baino 228 boto gehiagorekin.
Zamalbiden ere alde handiarekin nagusitasuna subiranistek EAJri 91 botoko aldea aterata. Agustinak auzoan beste hainbeste, 235 boto gehiago eskuratu ditu EH Bilduk, bigarrena izan den alderdi sozialistak baino; Kaputxinoak auzoan, 120 botokoa izan da aldea, hemen ere EH Bilduren garaipenarekin, eta Pontikan, berriz, tarte handiagoa: 274 botoko aldea EH Bildu eta bigarren bozkatuena izan den PSE-EEren artean.
Beraunen alderdi sozialista izan da irabazlea. Emaitzak baino, zerikusi gutxi dute garai batekoekin. Sozialisten feudo historikoa izan den auzoan asko murriztu da sozialista eta EH Bilduren arteko boto diferentzia, 180 boto gehiago jaso ditu PSE-EEk bertan EH Bilduk baino, eta EAJ gertu izan dute ere.
Errenteria-Oreretako emaitzei erreparatuta, inoizko testuingururik aldekoenean —2019ko udal hauteskundeetan lortu zituen EH Bilduk emaitzarik onenak, eta igandeko bozetan horiek hobetu zituen— auzoz auzokako irudi homogeneo eta bateratua erakutsi du koalizio subiranistak.
Ondoko taulara bildutako datuak EH Bilduk emandakoak dira.