Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Yakovlev 42ren 'Adierazpen askatasuna', bihartik aurrera plataformetan eskuragarri

Maiatzaren 4an aurkezpen kontzertua emango dute, Errenteria-Oreretako Niessenen. Bi egunera, epaitegira joan beharko dira.

yakovlev 42 Yakovlev 42, duela urte pare bateko kontzertuan [instagram.com/yakovlev42_streetpunk/].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/04/23

Yakovlev 42 streetpunk taldeak bere seigarren argitaratuko du bihar, hilak 24. Eguerditik aurrera 40 plataformaren (Youtube eta Spotify daude tartean) bitartez eskuratu ahal izango da Adierazpen askatasuna izeneko diskoa.

Beraien itzuliaren lehenengo geltokia Errenteria-Oreretan izango da, Niessen aretoan. Maiatzaren 4an (larunbatarekin) aurkeztuko dute disko berria, eta Zirt-Zart eta Etsaiakeroak taldeekin partekatuko dute oholtza. Oarsomusikak antolatu du kontzertua.

Sarrerak salgai daude, 12 euroan, Errenteriako Udalaren sarreren webgunean. Sarrerarekin diskoaren ale bat oparituko dutela aurreratu dute. 19:50ean hasiko da emanaldia.

Astelehenean, epaitegira

Aurkezpen-kontzertutik bi egunera, Donostiako Instrukzio Epaitegira joan beharko dute Yakovlev 42ko kideak, ikertu gisa. Egun taldeko kide diren eta izan diren sei lagunek epaitegitik pasatu beharko dute maiatzaren 6an. Otsailean bi kidek jaso zuten zitazioaren jakinarazpena, eta egun batzuetara, gainontzeko laurek.

Guardia Zibilaren txosten batek abiarazi du prozesua. Taldeko kideak ikertuta daude —Guardia Zibilaren arabera— abestien letra “guztiz intoleranteengatik”, kontzertuetan zenbait jokabide erakusteagatik eta indarkeria “etengabe goraipatzeagatik”.

Yakovlev 42 taldeak azaldu zuenez, zitazioek Adierazpen askatasuna diskoaren grabaketa betean harrapatu zituzten. Duda-mudatan ibili ondoren, aurrera egitea erabaki zuten, beraien seigarren kaleratzeko.

Honakoak izan dira orain argitaratutako lanak, 2016tik 2020ra, kronologikoki: Streetpunk antifa; Lapesadilla continúa; Secuestro express; Antolatu, borrokatu, egin; eta Vuestro pecado.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.