Lau alkateordeek ez dute aurrez aurreko zerbitzurik eskainiko maiatzaren 1ean
Datorren hilean bizilagunekin hitzordu bakarra izango dute alkateordeek: maiatzaren 15ean.
Pasaiako lau alkateordeek ez dute aurrez aurreko zerbitzurik eskainiko datorren maiatzaren 1ean (asteazkena da). Hortaz, maiatzaren 15ean (asteazkena da) izango da haiekin egoteko aukera bakarra datorren hilean. Ekainean berriz, ohiko ordutegia eskainiko dute, hau da, hileroko lehen eta hirugarren asteazkenetan.
Udalak jakinarazi duenez, 18:00etatik aurrera eskainiko dute Aintzane Taberna Ezkurrak (Donibane), Miguel Maria Torrea Etxabek (San Pedro), Iraitz Pazos Lapidok (Trintxerpe), eta Mikel Garcia Peñilek (Antxo) zerbitzua, 18:00etatik 19:30era hain zuzen.
Dena den, lau alkateordeek gogorarazi dute haiekin posta elektroniko bidez zein telefonoz harremanetan jartzeko aukera dagoela, “urgentziarik balute”. Alkateordeekin biltzeko ez dela aldez aurreko hitzordurik hartu behar gogorarazi du udalak, nahikoa izango da aipatutako ordutegi horretan aretora gerturatzearekin.
Honela jar daitezke harremanetan herritarrak haiekin:
- Donibane (Arizabalgo jauregia, Donibane kalea, 19): 943 00 43 44 telefono zenbakira deitu edo helbide honetara idatzi.
- San Pedro (San Pedroko alkateordetza, herriko plaza, 3): 943 39 93 48 telefono zenbakira deitu edo helbide honetara idatzi.
- Trintxerpe (Trintxerpeko alkateordetza, Euskadi etorbidea, z/g): 943 00 43 04 telefono zenbakira deitu edo helbide honetara idatzi.
- Antxo (Anbulatorio zaharrean, Oarso kalea, 12): 943 24 85 10 telefono zenbakira deitu edo helbide honetara idatzi.